Arte[faktua] 94: Mari Luz Esteban, “Andrezaharraren manifestua”, Birginia Pozo, Patxi Larrion
Arte[faktua] 94: Mari Luz Esteban –
Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako Artefaktuan. Basauriko Marienea Emakumeen Etxean elkartuko dira, Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratutako “Andrezaharraren manifestua” liburuaz hitz egiteko. Manifestuaz gain, poesiarekin osatu du Estebanek lana. Kezka pertsonal batetik abiatu eta, bere ustetan, andre zaharren errealitatearen inguruan dagoen gogoeta politiko baten falta bete nahi izan du bere azken artefaktuan.
Birginia Pozo gonbidatuko du Mari Luzek elkarrizketara. Marieneako kide dira biak. Baita Basauriko euskara batzordekoak ere. Hau horrela izanik, feminismoaz, Basauriko euskararen egoeraz eta zahartzaroaz arituko dira solasean, besteak beste.
Arte egilea tartean, Patxi Larrion idazle iruindarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.
Bestalde, Manex Leon irakurleak Harkaitz Cano eta Iñigo Holgadoren “Museo bilduma” eleberri grafikoa gomendatuko digu.
Horretaz gain, estreinakoz, Arte zaleak atalean, Joseba Elorza Iruñean izango da bertakoen irakurketa ohitura nahiz zaletasunak ezagutzeko asmotan.
Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00etan, ETB1en.