Arte[faktua] 60: Hasier Larretxea, Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira, Uxue Juarez, Manu Etxezortu
Arte[faktua] 60: Hasier Larretxea –
Hasier Larretxea idazle arraioztarra da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua] literatur saioan. Arraiozen, bere sorterrian elkartu gara Pamiela argitaletxearekin plazaratutako poesia lanaz solastatzeko: Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira.
Larretxeak Madril du bizileku duela hamahiru urtetik hona, baina poesiak bere jaioterrira itzultzeko aukera ematen diola nabarmendu du, bere haurtzaroko paisaietara. Paisaiarekin batera, gatazkak, erlijioa eta konbentzionalismoak dira poemetako gaiak, besteak beste. Bi ataletan banatu du lana, eta Joxan Artzeren aipuak ematen dio irekiera liburuari: “Ez dago nork bere buruarentzat zulatzen duen zuloa baino sakonagorik”.
Uxue Juárez da Hasier Larretxearen gonbidatua. Uxue poeta, artista eta Literatura irakaslea da Iruñeko institutu batean. Gaztelaniaz argitaratzen ditu Juárezek bere liburuak; Casi Ciervos izenburua darama berriki argitaratu duenak; benetako artefaktua.
Manu Etxezortu Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria da aste honetako Apalategia ataleko protagonista.
Irakurlearen atalean, Lola Sarratea baztandarrak Pello Salaburu hizkuntzalari eta idazlearen Errateko nituenak liburua aukeratu du gomendioa emateko.
Galdetegia-n, euren liburu kuttunen berri emango Patxi Iturregi, Uxue Apaolaza eta Patxi Zubizarreta idazleek.
Booktuberren atalean, Janire Vargasen bideoa izango da ikusgai: Franz Kafkaren Metamorfosia, Rufino Iraolak itzulita. Bideo hori Galtzagorrik antolatutako II. Booktuberboom lehiaketara aurkeztu zuen egileak.
Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.
Hau guztia, ohi bezala, larunbatean 15:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en