Arte[faktua] 261: Pello Lizarralderen ‘Lanbroa’: memoria ariketa bat, bi pertsonaiaren eta ustekabeko topaketa baten bidez kontatua

Arte[faktua] 261: Pello Lizarralderen ‘Lanbroa’ –

Lanbroa eleberria izango dute hizpide nagusia larunbat honetako Artefaktua literatur saioan. Pello Lizarralde idazleak eta Ilaski Serrano aurkezleak jardungo dute parez pare hizketan Iruñeko autobus Geltoki zaharrean. Auto batean doaz ihesean gizon bat eta emakume bat. Aurretik, merkataritza-gune batean, begirada gurutzatu ez badute ere, elkar ikusi dute, eta bapateko ezinegona sortu zaie. Izan ere, ordu batzuk eman zituzten elkarrekin, 20 urte atzera, lanbropean ihesean. Enkontru horretara arte  konbentzituta zeuden ordukoa ahaztuta zeukatela, baina larrialdia sentitu dute, eta bakoitza bere aldetik itzuliko da auto hartara, eta lanbroak irentsita zeukan lurraldera. Pertsonaia bakoitzak bere ahotsez berreraikiko du iragana, eleberria memoria ariketa bilakatuz.

Imanol Rayo, zinegile eta aspaldiko adiskidea gonbidatu du saiora Lizarraldek. Haren eskutik jakingo du ikusleak Lizarralderen obraz zein eleberri honetaz duen iritzia, baita zer ñabardura aurkitzen dizkion ere.

Artegileak atalean Pako Sudupe idazle azpeitiarrak hartuko du parte. Nor den kontatuko digu, baita nork irakurtzen dizkion lehenengoz bere lanak ere, adibidez.

Etxahun Galparsoro historiagilearen eskutik etorriko da aste honetako irakurlearen gomendioa, eta horretarako aukeratu duen liburua: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola idazle azpeitiarraren lehen literatur lana.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:45ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 261: Pello Lizarralderen ‘Lanbroa’: memoria ariketa bat, bi pertsonaiaren eta ustekabeko topaketa baten bidez kontatua

Nola zaude?

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude