Arte[faktua] 260: Ana Galarragaren gutuna ‘Frankenstein agurgarria’-ri Pettiren musikaz lagundua
Arte[faktua] 260: Ana Galarragaren gutuna ‘Frankenstein agurgarria’ –
Ana Galarraga zientzia komunikatzailea izango da larunbat honetako Artefaktua saioko gonbidatu nagusia. Harekin elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlea Frankenstein agurgarria liburuaz solastatzeko Zarauzko Ebro Etxean.
Galarragak Victor Frankensteini zuzendutako eskutitzetan, sormenaz, erruaz edota mamuez egiten du gogoeta. Eta musikatuak datoz, Petti abeslari eta musikariak sortutako soinuez jantzita. Hala, gaur egunera ekarritako Mary Shelleyren lan klasikoa omendu nahi izan dute, biek ala biek, Elkar argitaletxearekin batera plazaratu duten lan honen bidez.
Eta, hortaz, Petti izango da hain zuzen ere, elkarrizketaren hondarrera batuko den gonbidatua. Galarragaren hitzoi erritmo musikatua jartzeagatik eta proiektuaren sortzailea hasieratik izateagatik.
Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea da, hainbat komunikabidetan idazten du, eta Elhuyar fundazioan aritzen da lanean.
Esti Albizu Durangoko Bizenta Mogel bibliotekako arduradunaren eskutik etorriko da aste honetako liburu gomendioa: Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian (Elkar) ipuin liburua.
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.