Arte[faktua] 257: Joxan Oiz Arrutiren ‘Amazurtza’, istorio beltz bat 1876ko Donostiako gerra giroan txertatua
Arte[faktua] 257: Joxan Oiz Arrutiren ‘Amazurtza’ –
Joxan Oiz Arruti idazlearekin elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlea Donostian, Urgull mendiko Damen Baterian, haren Amazurtza (Txalaparta) eleberri beltzaz solastatzeko. Donostian, 1876an, 2. karlistaldiaren amaierako gerra giro nahasian ikerketa bat abiatu da semea galdu duen ama bati azalpenak emateko. Eta hala, Oiz Arrutik Ponsol kapelagilea bihurtuko du ikertzaile. Izan ere, garai hartan hirian zebiltzan karlista, liberal, miliziano edo mikeleteek, zein herritar berezienek ere kapela janzten zutenez, kapela saltzaile batek eduki zezakeen harremana haiekin guztiekin susmorik sortu gabe. Eleberria urte horretako errege bezperan hasi eta San Sebastian egunaren ondokoetan amaitzen da. Izan ere, ezaguna da Donostiako egun handi horretan gertaera berezi bat bizi zuela donostiar ospetsu batek, Bilintxek hain zuzen; nobelan Ponsolen laguntzaile bihurtuko dena. Hiriak berak, enpresariek, militarrek eta gerora hiria berreraikitzeko zeregin garrantzitsua izango duten pertsonek osatzen dute historia honen atze-oihala. Filologoa da Oiz Arruti, irakaslea Donostiako Zurriola ikastolan, eta euskal hedabide zenbaitetan aritutako zutabegilea. Aurretik Beñat Dardo izeneko eleberri baten egilea, Amazurtza da bere bigarren literatur lana, VII. (H)ilbeltza beka irabazi ondoren ondu duena.
Aspaldiko laguna ekarriko du saiora Oiz Arrutik, Kike Amonarriz, soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea. Biak hala biak arituko dira Ilaski Serranorekin batera eleberriaz hizketan.
Lur Garden lorategira egingo du salto Artefaktua saioak, bertan Iñigo Segurolak irakurri eta maite dituen zenbait liburuen berri jasotzeko.
Marisol Alberdi irakurleak Pablo d’Ors idazlearen Biografia del silencio liburua aukeratu du irakurlearen txokorako.
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.