Arte[faktua] 256: Izaskun Gracia Quintanaren ‘Basokoa’, genero fantastikoa eta beldurrezkoa uztartzen dituen eleberri beltza
Arte[faktua] 256: Izaskun Gracia Quintanaren ‘Basokoa’ –
Izaskun Gracia Quintana idazle bizkaitarra izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia. Basokoa izenekoa da Alberdaniarekin argitara eman duen lehen eleberria, genero fantastikoa eta beldurrezkoa uztartzen dituena. Eta harekin elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlea Iruñeko Nafarroako liburutegian. Euskal filologoa ikasketaz, itzultzailea eta diseinatzaile grafikoa. Edizioaren arloa eta literatur sorkuntza ditu ofizio, eta Berlin hiria bizileku. Poesiatik ipuinetara eta handik eleberrira egin du salto Gracia Quintanak. Eta, poesiagintzan ez bezala, beldurrezko generokoak dira orain arte idatzita dituen ipuinak zein ‘Basokoa’ (Alberdania) eleberria, mota horretako testugintza oso gustukoa baitu. Familia barruko sekretuak dira lehen pertsonan idatzita dagoen eleberri honetako oinarria, eta horien artean hiru belaunaldi ezberdineko emakumeak: Hodeitza eta Nahia ahizpak, euren ama eta amona; eta denak lotzen dituen hari bat: amaren suizidioa. Azken hau hiltzean, bilobek haren gauzak biltzen dituzten heinean, gero eta presenteago sentituko dute Basoaren presentzia.
Uxue Juárez Gaztelu idazle nafarra gonbidatu du Gracia Quintanak saiora Basokoa liburuaz zein bata eta bestearen literaturaz hitz egiteko. Hasier Larretxearekin batera, bere lanen lehen irakurlea izaten da Juárez, aholkulari eta zuzentzaile hala behar duenean.
Eta Nafarroatik atera gabe, bertakoa den Oihane Zuberoa Garmendiarengana hurbilduko da saioa, nor den edo eta zerk inspiratzen duen jakiteko asmoz.
Donostiako KM liburutegian egingo du bat saioak Iñaki Vazquez Larrea irakurlearekin Ismail Kadaré idazlearen El palacio de los sueños liburuaren inguruko bere gomendioa eman diezagun.
Sakanako Alaine Mendia eta Izaro Santanoren booktubea izango da oraingoa, Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian ipuin liburua ardatz hartuta.
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:35ean, ETB1en.
aurreko saioan…
Arte[faktua] 256: Izaskun Gracia Quintanaren ‘Basokoa’, genero fantastikoa eta beldurrezkoa uztartzen dituen eleberri beltza