Arte[faktua] 255: Leire Vargasen ‘Bihotz-museo bat’, gordintasuna irudiaren eta ahots poetikoaren bidez islatua

Arte[faktua] 255: Leire Vargasen ‘Bihotz-museo bat’ –

‘Bihotz-museo bat’ Leire Vargas poetaren bigarren poesia liburua larunbat honetako Artefaktua saioko mintzagai nagusia. Durangoko San Agustin Kultur Gunean elkartuko da Vargas Ilaski Serrano saioko aurkezle eta kazetariarekin. Bertatik bertara jardungo dute hizketan poeta gazte honen poesiaz eta ahots poetikoaz. Bost urte joan dira idazle durangarrak lehen poema liburua plazaratu zuenetik (Dena ametsa den irudipena. Elkar). Oraingoan, taupadaka dabilen bihotz bat eskegi du museoan, sentipen eta emozio bilduma iragankor bat biziraupena bermatuko dion marko batean gorde duena. Bertsolaria, itzultzailea eta idazlea da Vargas. Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso zuen 2021ean bere lehen poesia liburuarengatik.

Iruri Altzerreka, bertsolaria eta adiskidea izango da elkarrizketaren hondarrera gerturatuko den Vargasen laguna. Sorkuntza, bertsolaritza eta hizkuntzaren estetika bat partekatzen dute, besteak beste.

Elodie Baffalio zuberotar piano-jotzaile eta musikagilearekin elkartuko da saioa Baionako Ravel Musika Kontserbatorioan, bertako musika liburuzaina ere badelako, bertan bilduta dauden liburuen berri emango du Baffaliok.

Alberto Arizkorreta, Txoriene saioko zuzendariaren eskutik helduko da larunbat honetako liburu gomendioa, Azumendiren unibertsoa osatzen duen argazki liburuarena.

Booktubeari dagokionez, Galtzagorri Elkarteak eskainitakoa izango da aste honetako proposamena. Ainhoa Etxebarria da egilea, eta aukeratu duen liburua Anna Franken egunkaria.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko  12:45ean, ETB1en.

artefaktua

 

aurreko saioan…

Arte[faktua] 255: Leire Vargasen ‘Bihotz-museo bat’, gordintasuna irudiaren eta ahots poetikoaren bidez islatua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude