Arte[faktua] 254: Asier Serranoren ‘Euri gorriaren azpian’ nobela, bizitza erreala fikzio bihurtua

Arte[faktua] 254: Asier Serranoren ‘Euri gorriaren azpian’ nobela –

Asier Serrano da larunbat honetako Artefaktua saioko gonbidatu nagusia. Euri gorriaren azpian (Erein) eleberria izango dute hizpide Ilaski Serrano aurkezleak eta idazleak berak. Donostiako Irale irakastegian elkartuko da Ilaski Serrano Asier Serrano idazlearekin. Emakume idazle erretiratu bat da fikziozko eleberri honetako protagonista, egun, hil zorian dagoen aktore bati egindako promesa betetzeko hirira joana dena. Sinboloz betea datorren istorio latz, bortitz eta lohitsu honek urteak zeramatzan Serranoren tiraderan gordea. Izan ere, ariketa pertsonal honen bitartez bere iraganeko zauriak, kezkak eta ulergaitzak zitzaizkion gaiak konprenitzeko ahalegin literarioa izan da liburu honek dakarrena, oso berea duen hizkuntza poetiko baten bidez kontatua. Donostiako Irale irakastegiko Literatura irakaslea da Serrano ofizioz, EH Sukarra taldeko letragilea, Lorelei musika taldeko abeslaria eta idazlea. Eta ofizio eta afizio bereko gonbidatua ekarriko du saiora, Asier Osinalde idazlea eta Arte irakaslea aipatu Irale irakastegian, Konplizitate handia eta entzule bikaina duelako, oso gertukoa, eta hasieratik izan duelako bidelagun sormen prozesuan.

Apalategia atalean, Maddalen Marzol, Hunky Droy laborategiko adituarengana joko du saioak, lurrina eta literatura uztartzen dituzten zenbait libururen berri eman dezan.

Erri de Luca idazle italiarraren El día antes de la felicidad liburuaren inguruan hitz egingo digu Nerea Urbieta donostiarrak Irakurlearen txokoan.

Eunate Liaño gaztearena izango da aste honetako booktubea, eta horretarako aukeratu duen liburua: Kale gorrian (Robert Swindells/Itz.: Iñaki Mendiguren -Elkar-)

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko  12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 253: Gotzon Barandiaranen ‘Galbahea’: amaren maitasun begirada, mundua ulertzeko ipar-orratza bilakatzen denean

Arte[faktua] 254: Asier Serranoren ‘Euri gorriaren azpian’ nobela, bizitza erreala fikzio bihurtua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude