Arte[faktua] 251: Itxaso Martin Zapirainen ‘Puntobo’, puntua egitea bizibide eta salbazioa denean
Arte[faktua] 251: Itxaso Martin Zapirainen ‘Puntobo’ –
Itxaso Martin Zapirain idazlea izango da Ilaski Serranoren gonbidatua urte berri honetako lehen Artefaktuan. Donostiako Uliako lore baratzean elkartuko dira haren Puntobobo eleberriaz hitz egiteko. Familia bereko hiru emakume dira eleberri honetako protagonistak. Guztiak gizarte matxista eta heteropatriarkal baten testuinguruan bizi dira. Emakumeak eta ingurua argi-itzaletako giro batean murgildurik daude, baita egileak jorratzen dituen gai batzuk ere: hala nola, familia-harremanak, buru-osasuna edo isiltasuna, horrek dakarren zamarekin. Martin Zapirainek agertoki itogarria eta, batzuetan, klaustrofobikoa eraikitzen du, errealismo magikoaren poetikotasunaz lagunduta. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Martin, baita Gizarte eta Kultura Antropologian ere. Egun Eitb Mediako Eitb Lab taldeko kide da. Bi eleberriren egile da Martin: aurrekoa Ni, Vera (Elkar) izenekoa eta aipatu Puntobobo (Erein).
Irati Iturritza irakaslea eta literatura itzultzailea izango da Martinek elkarrizketara batzeko ekarriko duen gonbidatua. Iturritza izan da, gainera, Ni, Vera (Dos veces Vera) eleberria gaztelaniara eraman duen itzultzailea. Ondo ezagutzen du, beraz, Martin Zapirainen lana.
Ana Galarraga zientzia komunikatzailearekin elkartuko da Artefaktua, Usurbilgo Zumarte Eskolan eta apalategian gordetzen dituen liburu batzuren berri emango digu. Kontatuko digu, besteak beste, zein liburu izan diren gehien gomendatu dituenak.
Pedro Berriotxoa irakurleak, berriz, Thomas Mann idazle alemaniarraren Los buddenbrook liburua aukeratu du bere iruzkina egiteko.
Sakanako Mikel Arrizabalaga gaztearen eskutik etorriko da aste honetako booktubea: Garbiñe Ubeda idazle eta kazetariaren Sasi eskola liburuaren ingurukoa.
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.
aurreko saioan…
Arte[faktua] 251: Itxaso Martin Zapirainen ‘Puntobo’, puntua egitea bizibide eta salbazioa denean