Arte[faktua] 248: ‘”Hartzea ematea DA”‘: Karmele Jaio eta Bernardo Atxagarekin Durangoko Azokan

Arte[faktua]: Karmele Jaio eta Bernardo Atxagarekin Durangoko Azokan –

Berezia izango da larunbat honetako Artefaktua saioa, berezia den bezala abenduko egun hauetako hitzordua Durangon. Hala, Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokako koordinatzaile eta Gerediaga Elkarteko kudeatzailearekin emango dio hasiera (eta amaiera) Ilaski Serranok larunbat honetako Artefaktuari, Azoka bilakatu den topaleku handiaz zenbait gogoeta egiteko. Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga idazleekin elkartuko da ondoren, beraien hastapenetako oroitzapenez aritzeko, edo gure ‘txikitasun’ erlatibo horren begiradaren perspektiba aldatzeko aldarrikapenaz, azken batean gure egoeran dagoen hizkuntza eta kulturari begiratzen badiogu ez da makala azokak urte hauetan guztietan egin duen ibilbidea. Sortzaile eta erabiltzaileei aurrez aurre egoteko aukera ematen dien erresonantzia kutxa erraldoi bihurtu da azoka, idazleei euren bakartasunetik irakurleengana gerturatzeko tokia eskainiz.

Artegilea atalean, Joseba Sarrionandia, poeta eta idazle iurretarra ezagutuko dugu gertutik. Zergatik idazten duen kontatuko digu, besteak beste.

Usurbilgo Asier Huegun irakurleak Jon Alonsoren Carvalho Euskadin eleberria irakurtzeko gomendioa luzatuko digu, hiru arrazoi emanez horretarako.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 247: ‘Ez naiz ondo akordatzen’ Karlos Linazasororen santu bizitza 101 ataletan kontatua

Arte[faktua] : ‘”Hartzea ematea DA”‘: Karmele Jaio eta Bernardo Atxagarekin Durangoko Azokan

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude