Arte[faktua] 244: Iñigo Astizen ‘Monogamoak’, errealitatea kontatzeko artifizioa, 16 ipuinetan bilduta

Arte[faktua] 244: Iñigo Astizen ‘Monogamoak’ –

Monogamoak (Susa) izeneko lehen narrazio bilduma kaleratu du Iñigo Astizek, eta horren karietara hitz egiteko elkartuko da Artefaktua saioko aurkezlearekin, Ilaski Serranorekin, Bilboko Bizikidetza plazan. Kazetaria da Astiz ikasketaz eta lanbidez; poeta eta idazlea literaturari dagokionez. Genero ezberdinetako lanak ditu argitaratuak, eta Monogamoak izenekoa da bere lehen narrazio laburren bilduma. 16 ipuinez osatua datorren liburu honetako gaiak zein pertsonaiak ezberdinak dira oso euren artean, nahiz eta kezka amankomun bat atzeman daitekeen. Azpialdean dagoen korrontea izan daiteke bata bestearekin lotzen dituen haria, azaletik igartzen ez den astindu ñimiño bat, errealitatea kontatzeko artifizio bat.

Gotzon Hermosilla kazetaria eta idazlea gonbidatuko du saiora Astizek. Lankideak dira Berria egunkarian, eta konplize literatura kontuetan.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusira joko du saioak Biblioartea atalean. Artxiboetako goi mailako teknikaria den Iñaki Montoyak kontatuko dio Artefaktua saioari haren historia, erabilera, eta bertan aurki daitezkeen dokumentuen berri.

Iruñeko Xanti Begiristain irakurlearena izango da aste honetako gomendioa, eta horretarako Fertxu Izquierdok koordinatua den ’39 idazle nafar’ (Pamiela) liburua da aukeratuko duena.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00etan, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 243: June Fernandezen ‘Aingeruak eta neskameak’ haurdunaldi subrogatuari buruzko analisi feminista

Arte[faktua] 244: Iñigo Astizen ‘Monogamoak’, errealitatea kontatzeko artifizioa, 16 ipuinetan bilduta

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude