Arte[faktua] 240: Yolanda Arrietaren ‘Etxe bat norberarentzat’ (Alberdania)

Arte[faktua] 240: Yolanda Arrietaren ‘Etxe bat norberarentzat’ –

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearekin elkartuko da Ilaski Serrano, aurkezlea Usurbilen, bertako Emakumeen etxetik gertu, haren Etxe bat norberarentzat  (Alberdania) liburuaz solastatzeko. Batzuetan gela bat ez delako nahikoa, emakume idazlea den Yolanda Arrietak norberaren etxea izatearen premia aldarrikatzen du modu metaforikoan, zein fisiko eta errealean. Horrek eskaintzen dio sortzaileari barrura zein kanpora begiratu ahal izateko leiho bat.

Bakartxo Iguaran, Usurbilgo liburuzaina batuko da beste bien arteko solasaldira. Aspaldiko lagunak dira biak, eta literatura dute hizpide zein konplize.

Oihane Jaka poeta izango da aste honetako Artegilea. Jakak berriki aurkeztu du ‘Itsaso amniotikoa’ izeneko poesia liburua, Elkar argitaletxearen eskutik. ‘Artefaktua’k itsasoari begira aurkituko du poeta, Donostiako Zurriola hondartzan.

Aratz Arzelus irakurle amasarrak  Nerea Ibarzabalen Bar Gloria liburua gomendatuko digu.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 15:30ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 239: Juan Garziak itzuli du euskarara ‘Moby dick’ eleberri gogoangarria

Arte[faktua] 240: Yolanda Arrietaren ‘Etxe bat norberarentzat’ (Alberdania)

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude