Arte[faktua] 238: Itxaro Borda: ‘Itzalen tektonika’ poema bilduma oso garaikidea, organikoa eta minerala da denbora berean

Arte[faktua] 238: Itxaro Borda: ‘Itzalen tektonika’ poema bilduma – 

Itxaro Borda idazle, euskaltzain oso eta poeta lapurtarra izango da Artefaktua saioko gonbidatu nagusia. Susa Argitaletxearekin batera kaleratu duen Itzalen tektonika poesia liburuaz arituko da solasean, Baionako San-Izpiritu auzoan, Ilaski Serrano aurkezlearekin batera, Aturri ibaiaren urak lekuko dituztela.

Berrogei urte iragan dira Bordak lehen liburua argitaratu zuenetik, Bizitza nola badoan (Maiatz) izeneko hartatik. Geroztik, askotariko generoak jorratu ditu bere literaturan. Itzalen tektonika poesia bildumari dagokionez, Pirinioetako plaka tektonikoen geografiak marrazten dituzte olerkiek, eta barruko su horretan zein intimitatearen artean kokatu ditu sentimenduen tektonikak, beraien argi-itzalekin. Eta hala, epizentrotik hedatzen diren erreplikak mamitu ditu hitzez Bordak, 40 poema sortu arte. Egileak konplizitatea eskatzen dio irakurleari, liburuak proposatzen dion bidaia geografikoaz haratago bere baitakora ere egin dezan.

Zigor ezizenez ezaguna den Kepa Akixo artista garaikidea gonbidatu du Bordak saiora. Zigor eskultore, argazkilari eta margolaria da, baita olerkaria ere, eta biak ala biak arituko dira arteaz eta poesiaz hizketan.

Biblioartea atalean Jokin Muñoz Trigo idazlearengana jo dugu etxeko apalategian gordetzen dituen zenbait libururen berri emateko.

Mikel Leoz Albaola Fundazioko ondare teknikaria Miguel Laburu ikerlariaren Itsas dokumentuetan erabilitako hitz zaharren hiztegi laburra liburuaren berri emango digu.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 237: Nor izan zen Francesco? Zer dela eta 5 arima? (Unai Elorriaga)

Arte[faktua] 238: Itxaro Borda: ‘Itzalen tektonika’ poema bilduma oso garaikidea, organikoa eta minerala da denbora berean

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude