Arte[faktua] 237: Nor izan zen Francesco? Zer dela eta 5 arima? (Unai Elorriaga)

Arte[faktua] 237: Unai Elorriaga – Nor izan zen Francesco? Zer dela eta 5 arima? –

Udako geldialdiaren ostean, bueltan da Artefaktua literatur saioa bere zortzigarren denboraldiarekin. Aurtengoan ere, Ilaski Serranok euskal literaturako azken nobedadeen egileak eta euren gonbidatuak elkarrizketatuko ditu larunbatero, ETB1en.

Unai Elorriaga idazle getxoztarrarekin hasiko dute denboraldia. Saioa Getxoko Ereaga hondartzaren aurrean dagoen Igeretxe hotelean izango da idazlearen azken eleberriaz solastatzeko: Francesco Pasqualeren bosgarren arima  (Susa). Bertan, idazleak, bere arbaso baten bizitzaren piezak osatzen joan da, Italiako Sapriko Francescorenak hain zuzen ere. Egilearen arbasoak, Francescok, XIX. mendean emigratu zuen Amalfiko kostaldetik Durangaldera eta Bermeon ezkondu zen. Elorriagaren ustetan, protagonistak, erregearen soldaduengandik ihesi zeharkatu zuen  Mediterraneo osoa, eta literaturaz bete ditu zenbait datu galdu izanak utzitako espazio hutsak, errealitatean oinarritutako 20 ipuinez osatutako fikzioari bide emanez.

Saioko atalei dagokienez, Jon Artano Izeta, Euskadi Irratiko kazetaria, eta idazlea, izango da Artegileak ataleko pertsonaia. Nor da baina Jon Artano?

Bestalde, Maria Ortega Zubiate irakurle markiñarrak,  Zadie Smith idazle britainiarraren Swing Time liburua gomendatuko digu.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:20an, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioetan…

Arte[faktua] 236: Karmele Jaioren ‘Maitasun kapitala’ eleberria, maitasunak gure bizitzetan duen lekuari buruzko hausnarketa

Arte[faktua] 235: Estitxu Fernandezen ‘Sortze berri bat’, haurdun, erditzeko edo erdiondoan dauden emakumeei entzuteko aldarria

Arte[faktua] 234: Mikel Etxabururen ‘Manttalingo alaba’, Saturraranen preso egon ziren emakumeei zuzendutako begirada poetikoa

Arte[faktua] 237: Unai Elorriaga

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude