Arte[faktua] 234: Mikel Etxabururen ‘Manttalingo alaba’, Saturraranen preso egon ziren emakumeei zuzendutako begirada poetikoa

Arte[faktua] 234: Mikel Etxabururen ‘Manttalingo alaba’ –

Mikel Etxabururen Manttalingo alaba poema liburua hizpide larunbat honetako Artefaktua saioan. Egilea Saturrarango hondartzan elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlearekin. Etxaburu, filologo eta poeta, beste lau poema libururen egilea da. Oraingoan, ordea, ezberdina da, gai jakin bati buruz josi dituelako liburua osatzen duten poema guztiak, zehazki, Saturrarango emakume kartzelan preso egondako emakume eta haurrei buruzkoak. Egileak bere begirada poetikoaren bidez espetxean egon zirenei ahotsa eman nahi izan die. Lan honek 2023ko Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazi zuen eta Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu da. Ondarroarra izatez, berezia da Saturraran Etxabururentzat, bere bizitzako parte bat delako, eta ingurune eder horrek errepresiorako gune izan zela gogorarazten duelako bere orografian. Egun kartzela haren zantzuak desagertuta badaude ere, lau milatik gora emakume entzerratu zituzten bertan.

Etxaburu Mondragon Unibertsitateko HUEZIn da irakasle, eta bertan ikasle izan zuen Irina Alvarez, gaztea da solasaldira ekarriko duen gonbidatua. Alvarez sortzailea eta bibolin jolea da, eta Etxabururen ‘Manttalingo alaba’ liburuan oinarritutako ikuskizuneko partaideetako bat.

Biblio[artea] atalean Bertsozale elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroa ezagutuko dugu Oihana Aranburu koordinatzailearen eskutik. Aranburuk bertan gordetzen diren dokumentu, euskarri eta bildumen berri emango digu.

Bakarne Etxeberria irakurleak Karmele Jaio idazlearen Maitasun kapitala (Elkar) liburua aukeratu du bere iritzia emateko.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:45ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 233: Annie Ernaux Nobel saridunaren ‘Emakume izoztua’ Gema Lopez las Herasek itzulia

Arte[faktua] 234: Mikel Etxabururen ‘Manttalingo alaba’, Saturraranen preso egon ziren emakumeei zuzendutako begirada poetikoa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude