Arte[faktua] 233: Annie Ernaux Nobel saridunaren ‘Emakume izoztua’ Gema Lopez las Herasek itzulia

Arte[faktua] 233: Annie Ernaux Nobel saridunaren ‘Emakume izoztua’ –

Gema Lopez las Heras Elgoibarko itzultzaileak ekarri du euskarara Ernaux-ren eleberria, aste honetako Arte[faktua] saioan hizpide izango dugun liburua. Lopez las Herasek 2023ko Jokin Zaitegi beka irabazi zuen liburua euskarara itzuli zezan. Lopez las Herasek itzuli duen eleberria 1981. urtean argitaratu zen, eta egilearen ibilbidean hirugarrena da. Kontakizun autobiografiko honetan, Annie Ernauxek bere emakume patua kontatzen du aurreiritziz eta estereotipoz betetako gizarte batean. Garai hartako familia eredu atipiko batean hezia, kontalariak aurre egin behar die ezkondu ondoren ezartzen zaizkion arau sozialei. Lopez las Heras, itzulpengintza eta interpretazioan graduatua da EHUn. Itzultzailea lanbidez, ofizio bereko gonbidatua ekarriko du saiora, izan ere, Aiora Jaka izango da solasaldira batuko dena. Jakak Ernaux idazlearen beste liburu bat itzuli berri du (Mémoire de fille), aurki argitaratuko dena. Biak hala biak itzulpengintzaz eta egile frantziarraren lanez arituko dira Ilaski Serranorekin batera.

ETBko ikusleen artean ezaguna den Patrizia Vitelli sukaldari eta influenzerra izango da aste honetako Apalategia ataleko protagonista. Vitelli Zigor Iturrietarekin batera Txoriene saioko aurkezle eta sukaldaria da. ‘Apalategia’n gordetzen dituen zenbait libururen berri emango digu, besteak beste, gastronomiari buruzko ezinbesteko duen baten aipamena egingo digu.

Miriam Lukiren ‘Argialdiak’ liburuaz duen iritzia emango digu Luke Urretabizkaia gazteak Irakurlearen txokoan.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, 12:45ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 232: F. Izquierdoren ‘… eta gauetik, euria’, langilez, intsumisioz, eta musikaz eraikitako literatura

Arte[faktua] 233: Annie Ernaux Nobel saridunaren ‘Emakume izoztua’ Gema Lopez las Herasek itzulia

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude