Arte[faktua] 232: F. Izquierdoren ‘… eta gauetik, euria’, langilez, intsumisioz, eta musikaz eraikitako literatura

Arte[faktua] 232: F. Izquierdoren ‘… eta gauetik, euria’ –

Fertxu Izquierdo idazle txantrearra da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua] literatur saioan. Iruñeko auzo horretako udal liburutegian elkartu da Ilaski Serrano aurkezlearekin, … eta gauetik, euria eleberriaz hitz egiteko; Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duena. Izquierdo Iruñeko giroan egon da murgildua betidanik; Txantrean, Arrotxapean, fanzineen munduan, Eguzki irratian, auzo borrokan alegia. Eta hala dator bere eleberria ere, collage baten modura eraikitako auzoko istorio bat, gatazka kolektibotik norberaren gatazkara bidaia egiten duena. Kontakizuna 90eko hamarkadan dago girotua, eta fikzioa bada ere errealitateari lotuta dago oso, istorio eta pertsonaia ugariz jositako trama eta azpitramekin. Bi poesia libururen eta bi eleberriren egilea da Fertxu Izquierdo, eta aurretik Txantreako Mao Tse Punk fanzinean aritutakoa, bertan hasi baitzen bere lehen olerkiak plazaratzen. Hainbat literatur sari jaso ditu bere ibilbidean.

Izquierdok Jon Jimenez, Txalaparta argitaletxeko editore izandakoa, eta, egun EHUko ikertzailea dena, gonbidatu du saiora eleberriaz, edizioaz, eta auzoaz hitz egiteko.

Idoia Torregarai UEUko komunikazio-arduraduna eta umorista izango da aste honetako Artefaktugilea. Miramongo estudioetara etorriko da bere berri ematera.

Maite Arruti hurbilduko da irakurlearen txokora gustuko dituen bi ipuin aipatzeko: ‘Ezin bizitzari ihes egin’ eta ‘Zer kontatzen ari zara?’

Juna Mendia gazteak egina da aste honetako booktubea, eta aukeratu duen liburua: Estibaliz Vivancoren ‘Eireren egunerokoa’ (Elkar). Marrazkiak Joseviskyrenak dira.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 231: ‘Subcampeon’ Zuhaitz Gurrutxagaren bizipenak Ander Izagirrek eta biek lau eskutara idatziak

Arte[faktua] 232: F. Izquierdoren ‘… eta gauetik, euria’, langilez, intsumisioz, eta musikaz eraikitako literatura

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude