Arte[faktua] 220: Irene Arraratsek euskarara ekarri du Marjane Satrapiren ‘Persepolis’ eleberri gogoangarria

Arte[faktua] 220: Irene Arraratsek euskarara Marjane Satrapiren ‘Persepolis’ – 

Irene Arrarats (Hernani, 1967) itzultzailearekin elkartuko da Ilaski Serrano Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean ‘Persepolis’ (Elkar) eleberri grafikoaz hitz egiteko. Irandar jatorrikoa da Marjane Satrapik ‘Persepolis’ eleberriaren egilea. Bere biografian oinarritu zuen kontakizuna dakar eleberri grafiko honek. Bederatzi urteko neskato bat du protagonista, eta 1970eko hamarkadaren hondarreko Iranen girotua dago. Iraultza islamikoak Persiako xah boteretik bota zuen garaira atzera eginez, Marjaneren haurtzaroa eta gaztaroa kontatzen dira komikian, Iran eta Irak arteko gerra, eta islamiar errepublikak ezarri zituen aginte eta bizimoduak. Gogoeta ugarirako ematen duen eleberria da ‘Persepolis’. Arrarats Geografia eta Historian lizentziatua da, Berriako euskara arduraduna eta estilo liburuaren zuzendaria, baita itzultzailea ere.

Joanmari Larrarte Elkarreko kultura eta komunikazioa arduraduna izango da Arraratsen solaskidea, besteak beste beraren eskutik heldu zitzaiolako Persepolis liburua itzultzeko eskaria, baina, batez ere, aspaldiko lagunak direlako.

Irakurlearen txokoan, Manolo Martinezen txanda izango da oraingoa. Manolo ez bat eta ez bi, baizik eta hiru poesia liburu gomendatzera dator.

Josu Penades idazlea izango da aste honetako Artegilea. Harekin elkartuko da saioa Mundakan zenbait galderaren bidez hobeto ezagutzeko asmoz.

Sakanako Mankomunitatetik dator aste honetako booktubea. Akior San Romanek egina da, eta horretarako aukeratu duen liburua Roberto Santiagoren ‘Futboleroak. Lokartutako arbitroen misterioa’ da, Maitane Ugartek itzulia.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 219: Dolores Redondoren ‘Uholdearen zain’ eleberrian ekaitzak pertsonaiekin bat egiten duenean

Arte[faktua] 220: Irene Arraratsek euskarara ekarri du Marjane Satrapiren ‘Persepolis’ eleberri gogoangarria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude