Arte[faktua] 218: Iñigo Martinez Peñaren ‘Pantailen garaipena’, egungo bizimodua ulertzeko saiakera
Arte[faktua] 218: Iñigo Martinez Peñaren ‘Pantailen garaipena’ –
Iñigo Martinez Peña filosofo eta idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Ilaski Serranorekin elkartuko da Bilboko Euskalduna Jauregian ‘Pantailen garaipena’ (Elkar) saiakeraz solastatzeko. Martinez Peña ‘Mandamentu hipermodernoak’ (Elkar) saiakera arrakastatsuaren egilea ere bada. Oraingoan ere filosofia du ardatz, baina beste erpin batean ipini du begirada, hau da, pantailen nagusitasunean. Izan ere etengabeko hazkunde garaian bizi garela barneratuta dugu, eta mota guztietako gailu adimentsuz inguratuta gaude: eskaner, satelite, X izpi, dron, selfi etabar luze bat, horrek dakarren norberaren autoesplotazioarekin. Baina pantailak ez dira leihoak, eta hala bi aukera ematen dizkigute: pantailan agertu edo hari begira egon. Teknologia berriek irudi huts bihurtzen gaituzte, begiratu egiten digute. Gai gara etengabeko begirada horri aurre egiteko? Zer gertatuko da hitzarekin? Irudiaren itzalean geratuko da?
Jone Ojea Totorikaguena filosofoa batuko da elkarrizketara galdera horietaz eta liburuaren karietara hitz egiteko. Ojea Lauro ikastolako irakaslea da baita Agora Filosofia elkarteko kide ere.
Euskadi Irratiko estudioetan elkartuko da saioa Gaizka Izagirrekin, Zinema kritikari eta Gaztezuloko zuzendariarekin, pantailetan aditua, beraz, baina zine eta telebistakoetan. Zer motako liburuak aurkituko ditugu bere ‘Apalategia’n?
Jose Mari Kortazar mundakarraren eskutik etorriko da irakurlearen gomendioa: G.K. Chestertonen ‘Father Brown’, (Aita Brown).
Sakanako Mankomunitatetik dator aste honetako booktubea, Izaro Santanok egina.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:45ean, ETB1en