Arte[faktua] 213: Eneko Barberenaren ‘Suak erreko ez balu’ errealitate kutsua duen fikziozko eleberri beltza
Arte[faktua] 213: Eneko Barberenaren ‘Suak erreko ez balu’ –
Eneko Barberena elkarrizketatuko du Ilaski Serranok larunbat honetako Artefaktua saioan. Barberenak (H)ilbeltza beka deialdira aurkeztu zuen txatalarekin irabazi zuen V. (H)ilbeltza beka eta horren emaitza da ‘Suak erreko ez balu’ genero beltzeko eleberria. Landa eremura eramango du irakurlea hasiera-hasieratik, hiru mendizale aurkituko baitituzte hilda mendiko ezbehar baten ondorioz, eta Ainhoa Sanz peritoa izango da kasuaren ikerketaren arduraduna. Detektibeak kalteak ordaintzeko ardura duen aseguru-etxean egiten du lan, eta berak aurkitu beharko du egia errautsen artean. Aezkoa da eleberriko agertokia eta fikziozkoa jazotako gertaera, errealitate handi bateraino eramango duena ikerlaria eta ondorioz ere irakurlea.
Zuzenbidea ikasitakoa da Barberena (Arrasate, 1983), eta egun Emun-en egiten du lan, enpresetarako hizkuntza aholkulari; beti ere euskalgintzan murgildua. Literaturari dagokionez poesia, narrazioa eta eleberri egilea da.
Iban Arantzabal laguna izango da Barberenaren solaskidea, Goienako zuzendari nagusia da Arantzabal eta ‘eskualdean egon den saltsa eta perrexila’ Barberenaren hitzetan. Hura izan zen lehenetariko irakurlea eta hari eman dizkio, besteak beste, eskerrak liburuan.
Horretaz guztiaz hitz egingo dute biak ala biak Aretxabaletako Otalora Jauregian, Mondragon taldearen formazio lekua.
Bestalde, Biblioartea atalaren barruan, Mikel Ayllon idazleak etxean gordetzen dituen liburuen bilduma erakutsiko digu.
Breogán Estévez, Usurbilgo Sutegi liburutegiko liburuzainaren gomendioa izango da aste honetakoa Eta booktubea, aldiz, Sakanako Hegoa Egurenek egindakoa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:45ean, ETB1en
aurreko saioan…
Arte[faktua] 212: ‘Ipuina engainua da’, izenburutik jakingo du irakurleak barruko bazkaz
Arte[faktua] 213: Eneko Barberenaren ‘Suak erreko ez balu’ errealitate kutsua duen fikziozko eleberri beltza