Arte[faktua] 212: ‘Ipuina engainua da’, izenburutik jakingo du irakurleak barruko bazkaz

Arte[faktua] 212: ‘Ipuina engainua da’, Iban Zaldua – 

Batez ere, ipuin irakurle handia da betidanik Iban Zaldua, eta ipuinak idaztean nobelak izango balira bezala izkiriatzen ditu, euren arteko loturarik gabe. ‘Ipuina engainua da’ ipuin bilduma osatzeko azken lauzpabost urtetan idatzitakoen artetik egin du aukeraketa Zalduak, eta orduan jabetu zen ipuinak luzatzeko joera gailentzen ari zitzaiola, eta hori da, hain zuzen, liburu honetako ipuinak lotzen dituen haria. Ezin esan, ordea, etapa berri baten aurrean dagoen hala ez, ezen hurrengo pauso naturala nobelara egitea izango balitz ere, uste du nobelagile onak ez direla izaten ipuingile onak eta alderantziz.

Iban Zaldua (Donostia, 1966) EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da, eta bertako Ekonomiaren Historia irakasle ere bai Letretako Fakultatean. Gasteizen bizi da eta bertako apaiztegi izandako leku pribatu batean elkartuko da Ilaski Serranorekin.

Jorge Oteiza Fundazio Museoko zuzendariorde eta komunikazio arduradunarekin, Juan Pablo Huércanosekin, elkartuko gara Apalategian gordetzen dituen liburu zenbaiten berri eman diezagun.

Donostiako Egia auzoko liburutegitik dator aste honetako irakurlearen gomendioa, bertako liburuzainak, Ruben Vidalek ‘Anker’ (Harriet) komikiaren inguruko iritzia emango baitigu.

Galdetegia tartean, Iñigo Antsorregik, Garazi Arrulak eta Esti Martinezek euren gustuko liburu batzuk aipatuko dizkigute.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 211: Esti Martinezen ‘Animalia domestikoak’, bikote eta familia harremanei buruzko begirada intimoa

Arte[faktua] 212: ‘Ipuina engainua da’, Iban Zaldua – izenburutik jakingo du irakurleak barruko bazkaz

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude