Arte[faktua] 21: Karlos Linazasoro, ‘6012’, Juan Kruz Igerabide, ‘Zaldi mamorroa’, ‘keinu konplizeak’

Arte[faktua] 21: Karlos Linazasoro –

Karlos_Linazasoro idazle tolosarra gonbidatu du Arte[faktua]k denboraldi berriko lehen saiorako, aurten plazaratu duen ‘6012’ eleberri laburraz hitz egiteko.

1978ko udaberrian, merkantzia tren batek istripua izan zuen Tolosan. 55 tona azido zianhidriko zeramatzan trenak, “ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra zuen bonba bat zen”.  Istripuak erabat aztoratu zituen Tolosa eta inguruko herriak. Karlos Linazasoro 15 urteko nerabea zen orduan, eta bere aita, Iñaki, Udal Gestora eratu berriaren presidentea. Hurrengo egunetan etxean bizi izan zuten giroa dramatikoa izan zela kontatu digu Linazasorok.

Benetako gertakari hartan oinarrituta, suspentse handiko istorio zinematografikoa borobildu du idazle tolosarrak, laburra eta irakurtzen erraza.

Karlos Linazasorok gonbidatuta Juan Kruz Igerabide idazlea ere ekarriko digu Arte [faktua]k.  Luzea eta oparoa da Igerabidek idatzitako liburuen zerrenda. Narrazioa, nobela, saiakera, poesia, haur eta gazte literatura… ia denetarik idatzi baitu.

Irakurlearen txokoan, Ekaitz Goienetxeak idatzitako ‘Zaldi Mamarroa’ liburuaz mintzatuko zaigu Eider Olazar Elduaien, Info 7 irratiko kazetaria.

Eta literatura kontu gehiago ekarriko digute Yurre Ugarte, Harkaitz Cano eta Xabier Mendiguren idazleek.

Arte[faktua]rekin  larunbatean, 15:00etan duzu hitzordua ETB1en.

Arte[faktua] 21: Karlos Linazasoro, '6012', Juan Kruz Igerabide, 'Zaldi mamorroa', 'keinu konplizeak'

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Arte[faktua] 21: Karlos Linazasoro, ‘6012’, Juan Kruz Igerabide, ‘Zaldi mamorroa’, ‘keinu konplizeak’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn