Arte[faktua] 201: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati’ komikiaren itzulera

Arte[faktua] 201: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati’ –

Larunbat honetan emango diogu hasiera ‘Artefaktua’ren 7. denboraldiari. Gaurkoan, Joxean Muñoz gidoilaria elkarrizketatuko dugu “Irati” (Erein) komikiaz solastatzeko. Orain dela 30 urte argitaratutako komikia bueltan ekartzea erabaki zuen Paul Urkijok komikian oinarritutako pelikula sortzean. Film honen arrakasta ikusita, Erein argitaletxeak, Juan Luis Landarekin eta Joxean Muñozekin batera, Iratiri beste aukera bat ematea erabaki zuen. Hasieran, historiari buruzkoa izango zena zirudienak guztiz kontrakoa izaten bukatu du; oraingoan, Iratiren hasierako lau albumak bildu dituzte gazteleraz, eta lehenengo hirurak euskaraz. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Donostiako Aieteko parkera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Muñozek Harkaitz Cano, idazlea eta gidoilaria, gonbidatuko du larunbat honetako saiora. Biak hala biak elkarrekin lan egindakoak dira, eta betidanik harreman gozoa mantendu dute.

Bestalde, Deriora gerturatuko gara, besteak beste, Igone Etxebarriarekin, Labayru Fundazioaren liburutegiaren kudeaketa lanen eta berezitasunen berri izateko.

Joxerra Bajo irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en

artefaktua

aurreko saioak…

Arte[faktua] 200: Iturriaga, Cano eta Larratxeren ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’, Laboa harrapatzeko gailua

Arte[faktua] 199: Castillo Suarezen “Alaska” iraganeko desagerpenen dolua zeharkatzeko gunea

Arte[faktua] 201: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati’ komikiaren itzulera

Arte[faktua] literatur saioa ETBn