Arte[faktua] 174: Garazi Albizua idazlearen ‘Iruleak’ eleberri grafikoa errealitatearen eta fantasiaren arteko jolasa

Arte[faktua] 174: Garazi Albizua ‘Iruleak’ eleberri grafikoa –

Garazi Albizua izango da larunbat honetako elkarrizketatu nagusia. Iruleak (Txalaparta) komikia argitaratu du, non errealitatezko eta fantasiazko planoak harilkatu dituen. Aspertuta daudela, Moireek joko bat sortuko dute: aspaldiko partez, gizatiar baten bizitzan eragitea eta gehien inarrostea lortzen duen horrek irabaztea. Horretarako, Iruleak ahaztuak diren hiru emakumeren mamuak erabiliko dituzte. Horretaz guztiaz berba egiteko, Mungiako Foruen plazan bilduko da saioa idazlearekin.

Hegoa Alvarez idazlea gonbidatuko du saiora Albizuak. Historiak irentsi dituen emakumeak plazaratzeko asmoz, biak ala biak Mungiako Bendejeren istorioa berreskuratuko duen podcasta garatzen ari dira. Gainerakoan, Alvarezek, eleberria gertutik ezagutzen duenez, bere ikuspuntutik abiatuta mintzoko da.

Arte[saltzaileak] atalean, Iruñeako Abarzuza liburu-dendara gerturatuko gara. Besteak beste, Marcela Abarzuzaren eskutik saltegiaren historia ezagutzeko abagunea izango dugu.

Pello Zapirain irakurle beasaindarren eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

aurreko saioan…

Arte[faktua] 173: ‘Balio erantzia’, tabutzat hartzen ditugun gaiei buruz hausnartzeko asmoa duen aforismo sorta

Arte[faktua] 174: Garazi Albizua idazlearen ‘Iruleak’ eleberri grafikoa errealitatearen eta fantasiaren arteko jolasa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn