Arte[faktua] 16: Luis Garde, “Barbaroak baratzean”, Juanra Makuso, “Hegiko bordatik” eta “Amaia Ezpeldoi” pertsonaia

Arte[faktua] 16: Luis Garde –

Poesiaz hitz egingo da aste honetako Arte[faktua]n Luis Garde poetarekin. Donezteben elkartu gara idazle iruindarrarekin, bereziki  “Barbaroak baratzean”, berriki Literatur Kritika saria jaso duen  bere azken lana ardatz hartuta.

Gardek 2004an,  42 urterekin,  plazaratu zuen bere lehen liburua. Orain artean guztira zortzi poema liburu eta nobela bat, “Ehiztariaren isilaldia” izenekoa  kaleratu ditu. Azken honek Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2016an.

Berak Juanra Makuso gonbidatu du saiora. Makuso, poeta izateaz gain, sortu berri den Balera Zuria argitaletxearen sortzaileetakoa da Felipe Juaristi, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategirekin batera. Luis Garderen “Barbaroak baratzean” izan da argitaletxeak publikatu duen lehen poema liburua.

Danele Sarriugarte, Jon Arretxe eta Alberto Barandiarán idazleek, euren  libururik kuttunenen berri emango dute.

Nobedade diren hiru libururen aipamena egingo da: Xabier Mendigurenen “Zu entzuteko gaude”, Karlos Cid Abasoloren “Keinu konplizeak” eta Eneko Bidegainen “Lurraldea eta herria”.

Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduradunak egin du booktoubea eta Gaizka Baigorri, Donamariako irakurleak, “Hegiko bordatik” liburua gomendatuko du.

Liburu denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 12:30etan, ETB1en.

Ikusi aurrerapen txiki bat hemen:

Arte[faktua] 16: Luis Garde, "Barbaroak baratzean", Juanra Makuso, "Hegiko bordatik" eta "Amaia Ezpeldoi" pertsonaia
Luis Garderekin izandako solasaldiaren aurrerapena
Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 16: Luis Garde, “Barbaroak baratzean”, Juanra Makuso, “Hegiko bordatik” eta “Amaia Ezpeldoi” pertsonaia

Arte[faktua] literatur saioa ETBn