Arte[faktua] 149: Fermin Etxegoienen ‘Totelak’ eleberria, ‘nor gara gu, zer gara gu’gintzari buruzkoa
Arte[faktua] 149: Fermin Etxegoienen ‘Totelak’ –
Fermin Etxegoien idazle oñatiarra izango da aste honetan Arte[faktua] saioko gonbidatu nagusia, Totelak (Erein) izeneko bere azken eleberriaz solastatzeko. Suitzan oporretan dabilen bikote euskaldun baten bidez hizkuntzaz eta euskal identitateaz hausnartu du Etxegoienek fikziozko eleberri honetan, baita euskal musikak horretan guztian duen oihartzunaz ere, Ruper Ordorikari buruzko Ordorikatedra eraiki/osatu baitu. Askorentzat deserosoa den galdera batek ematen dio hasiera liburu honi. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Bilboko Arte Ederren Museoan elkartu dira egilea bera eta Yolanda Mendiola.
Josu Goikoetxea bertsolaria eta poeta batuko da beste bien arteko elkarrizketara. Aspaldiko lagunak dira Etxegoien eta Goikoetxea, biak ala biak, telebistan ibilitakoak gainera. Goikoetxea Totelak eleberriari buruz duen iritziaz mintzatuko da.
Bestalde, Maite Perurena Leitzako diseinatzailearen ingurura hurbilduko gara bere Apalategian gordetzen dituen liburuez gehiago jakiteko asmoz.
Jennifer Polvorosa irakurle donostiarrak Xabier Ortiz tolosarraren Las leyendas del Caldero liburua gomendatu digu.
Eta amaitzeko, Lesakako karriketan barrena ibiliko gara denboraldiko azken inkesta honetan, bertakoen irakurketa ohitura, gustu eta halakoak ezagutzeko.
Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en
Arte[faktua] 149: Fermin Etxegoienen ‘Totelak’ eleberria, ‘nor gara gu, zer gara gu’gintzari buruzkoa