Arte[faktua] 147: Lander Garro: beharbada, Xabier Ugarte da nire baitan dagoen Lander Garro autentikoena’
Arte[faktua] 147: Lander Garro –
Lander Garro idazle oreretarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako ‘Artefaktua’n. Garro sortzaile polifazetikoa da, liburu azal askoren sortzailea, eta telebistako hainbat saiotan parte hartu izan du zuzendari, gidoilari edo erredaktore gisa. Faith, bere hirugarren eleberriaz hitz egiteko Oreretako Lekuona Fabrika sortu berrian elkartuko da Mendiolarekin, baita bere bizitzan eta Xabier Ugarterenean garrantzitsuak izan diren kaleetan ere. Xabier Ugarte da liburu honetako pertsonaia nagusia, Garroren alter egoa dela esan daiteke hutsik egin gabe, baina berez, fikzioa da Garrok idatzi duena; ‘bere libururik handiena’ dela esango dio Mendiolari elkarrizketan zehar —eta ez soilik tamainagatik—.
Bestalde, Iratz Urkizu euskal musikari eta abeslari oriotarraren estudiora hurbilduko gara bere Apalategian gordetzen dituen liburuez zertxobait ezagutzeko asmoz.
Saioko atalei dagokienez, Eneko Arruabarrena errenteriarrak berak sortu eta argitaratutako haurrentzako liburua aurkeztuko digu: Maialen eta Xanti lagun artean (Xenpelar kulturdenda -autoedizioa)
Eta amaitzeko, Nafarroako Berako kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan.
Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en
Arte[faktua] 147: Lander Garro: beharbada, Xabier Ugarte da nire baitan dagoen Lander Garro autentikoena’