Arte[faktua] 132: Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 132: Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’ –

Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’ idazle zarauztarra izango da larunbat honetako gonbidatua ‘Artefaktua’n. ‘Zeruak eta infernuak’ (Elkar) da bere azken lana, 45 piezaz osaturiko bilduma literarioa eta gizakiak imajinatu izan dituen paradisuak eta haien ifrentzuak ardatz dituena. Zarauzko Vista Alegre parkeko torreoian elkartuko da idazlea Yolanda Mendiolarekin.

Manu Arregi editorea ere batuko da, saioaren erdialdean, beste bien arteko solasaldira. ‘Txiliku’ren lagun eta konplize izateaz gain, lankide ere izan dira, elkarrekin edizio lanetan aritutakoak baitira. Manuk bere lagunaren liburuaz duen iritzia emango du, besteak beste.

Saioko atalei dagokienez, Manex Leoné irakurle iruindarrak ‘Arranotxu: Euskal Gerlari Mitikoa’ liburuaren gomendioa eskainiko du.

Bestalde, Xatiro rap musikariaren apalategia ezagutu eta bere kantuetako batez gozatu ahal izango dugu.

Eta amaitzeko, Mutrikuko kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan: ‘Zein liburu irakurri duzu udan?’

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 132: Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', larunbat honetako 'Artefaktua'n
Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 132: Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn