Artea bi puntu zero lagunARTEAn

MTQ5MA==

Irakaslearen lana ez da berdina Google aurretik eta ondoren. Irakasleak ematen dion informazioa eta gehiago du ikasleak eskura bere poltsikoko “telefonoan”. Medikuak ere gaitz bat diagnostikatu dezake baina Googlekin sendagileak dakiena baino informazio askoz gehiago topa genezake sarean. Lanpostuak ez ezik mundua ikusteko eta ulertzeko modua ere aldatzen ari da. Eta arte sorkuntzak ezin du izan salbuespen. Ez da izango salbuespen.

  • Baina zertan aldatuko da artistaren lana? Zertan ari da aldatzen?
  • Zertan aldatu da dagoeneko, esaterako, musikarien lana? Zertan idazleena, marrazkilariena, zinemagileena, bertsolariena, antzerkigileena?
  • Zein dira bisializatu genitzakeen etorkizuneko lan ildoak?
  • Zein aukera ematen dizkigute teknologia berriek?
  • Jendarte gero eta bakartuagoan disziplina arteko zein koktel proposa genitzake?
  • Zer da artea 2.0?
  • Nola lortu ikusentzuleak pasiboki kontsumitzetik obran parte hartzera bultzatzea?

Putzuzulon galdera horiei erantzuten saiatu gara bertaratzen garen guztion artean. Zenbat eta diziplina gehiagotakoak bildu hobe, zenbat eta hausnarketa leku gehiagotatik heldu hobe. Eta ondoren, hausnartutakoarekin jolas egiten saiatuko gara emanaldi edo erakustaldi bat egiteko topaketen amaieran, martxoaren 20an. Martxoaren 19an, berriz, Juglarea, puta eta eroa antzerki obra ikusi ahal izango dugu Le Petit Théâtre de Pain-en eskutik.

Martxoaren 19tik 20rako astebukaeran Zarautzen sorkuntzaz aritzeko eta sortzeko aukera eskaintzen dizugu. Ez baduzu izena ematen ez duzu gauza handirik galduko (27zapata@gmail.com), bizitzera jolastuko dugun asteburu bat ez bada.

Irudia | ZUTAGUn lagunARTEAn izeneko taldea sortu dugu: http://zutagu.net/pg/groups/35292/lagunartean/ | Putzuzulo Amets Fabrika | Creative Commons By SA

La terre est bleue comme une orange

Zer duzu buruan “Artea bi puntu zero lagunARTEAn”-ri buruz

  • Interesgarria dirudi ba! Eta interesgarri litzake ere, bertara azaldu ezin izango garenontzat asteburu hortan mamitutako gai eta bizipenen erreflexio nahiz ondorioak nonbaiten argitaratzea. Hemen (zuzeun) adibidez. Viva zuek!.