Aranismoa vs Campionismoa lehen aldiz
Infogune honetantxe iragarri bezala, Gasteizen, nafarzaletasuna eta abertzaletasuna izan dira mintzagai Fernando Santxez Aranaz eta Rafael Larreinaren hitzaldietan. 56 minutu orotara eta behin beren partehartzea amaitutakoan, entzuleen txanda izan da. Hikateneo elkargunean izan da eztabaida 2010eko apirilaren 21ean. Data historikoa, lehen aldiz Arana eta Campionen garaitik egiten delako horrelako eztabaida bat, errespetuz egina eta aretoa nahiko beterik. Hitzaldia grabatzen egon naiz beste nafarzale handi batekin batera. Hemen uzten dizuet bi partehartzeak osorik MP3 formatuan (bi hitzaldien deskarga; 45 MB). Fitxategiak CC lizentzia dauka (egile aipamena eta berdin partekatu). Raul Arkaia kazetari gazteak maisuki gidatu du eztabaida behin hizlariek amatitu ostean eta ederki egin du presentazioa. Eztabaidan, batzuek nafarzaletasunaren ildo nagusiak aipatu zituzten eta abertzaletasunarekiko desberdintasuna zertan datzan agerian utzi.
Hitzaldien entresakak hautatuz eta hobeto dokumentaturik aditu ahal izateko, Nabarra Libre Irratian ere emitituko dituzte hitzaldiak eta eztabaida. Hitzaldiak Navarrate eta Zuzenean elkarteek antolatu dituzte.