Kritika zinematografikoa: “Apaiz Kartzela”

Kritika zinematografikoa: “Apaiz Kartzela” –

Kritika zinematografikoa: "Apaiz Kartzela"

Kritika zinematografikoa: "Apaiz Kartzela"

Zuzendaria: Ritxi Lizartza, David Pallares eta Oier Aranzabal
Urtea: 2021
Herrialdea: Euskal Herria

-Eskuekin-

Otoiz egitean, fededunek santu eta arimen mundu espiritual hartara hurbiltzeko saiakerak egiten badituzte ere, haien gorputzak lurrean diraute beti. Gorputz horiek izaten dituzte, gainera, lurrean izateko era ezberdinak: hala, judutar askok eskuak aurpegira eramanda egiten dute erregu, islamiarrek berriz kopeta lurrera eramanda, eta kristauek, ikonologia klasikoan ageri den bezala, esku biak batuta ¿Zergatik hartzen dituzte gorputzek, ordea, modu zehatz horietan arimen erreguei laguntzeko ohiturak? Antza, katakonba erromatarretako fresko askotan ageri denez, kristau antzinaroan eskuak zabal-zabal eginda eta besoak zerura altxatuta egin ohi zuten otoiz, eskaintzeko eta opatzeko jarreran apika, Itun Berrian iradokitzen zenaren antzera: “gizonezkoek toki guztietan otoitz egin dezaten nahi dut, zerurantz esku garbiak jasoz” (Timoteo 2:8). Geroxeago hasi omen zen, beraz, eskuak bata bestearekin elkartzeko errituala, eta daitekeena da erromatarren jazarpenen garaiko presoen jestua izatea (hala dio, behintzat, hipotesietako batek); eskuak lotuta eramaten zituzten kristau martirizatu haiena, alegia, indar fisikoaren ezintasunaren aurrean otoiz egitea beste aukerarik ez zutenena.

Harritzekoa da nola frankismoaren garaiak istorio benetan sinestezinak izkutatzen dizkigun oraindik ere (horietako asko azalera ateratzea aski kostatzen dira, gainera). Zamorako konkordatu-espetxearen existentzia dugu kontu sinesgaiz horietako bat. Erregimenaren eta haren habe nagusia zen espainiar elizaren aurkako ehun bat apaiz euskaldun pasa ziren kartzela hartatik, baita García Salve CC. OO.en sortzailea, edota Katalunia, Asturias eta Galiziako beste zenbait preso politiko. Xabier Amuriza, Jon Etxabe, Alberto Gabikagojeaskoa, Josu Naberan, Juan Mari Zulaika, eta beste horrenbeste apaiz eraman zituzten segurtasun-indar frankistek (esan beharra dago, Espainiako Elizaren eta Vatikanoaren onespenarekin) Zamorako horma zapaltzaile haietan barrura. Erromatarrek lehen kristauekin egin zuten tankeran, eskuak ondo bilurtuta, fededunek otoiz egiten dutenean bezalaxe. Espetxeko langileek ezin izan zuten aurreikusi, ordea, apaiz haiek bazekizkitela eskuak beste era askotan erabiltzen: nazioartean haien protesta zabaltzeko, eskuekin puskatu baitzituzten espetxeko ateak, kristalak, aulkiak, telebistak… “Eskerrak sei apaizi, ez zaik ezer sano utzi, egik sutan garraisi”, kantatzen dio Amurizak kartzela hari.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "Apaiz Kartzela"

‘Apaiz Kartzela’ dokumentala zinema aretoetan, azaroaren 26an

Kritika zinematografikoa: “Apaiz Kartzela”

Euskal pantailaren gunea