Antton Ezeiza, nire begietatik
Ez nuen asko ezagutu. Hark uste baino askoz ere gehiago miresten nuen, miretsi nuen, pioneroek miretsita izatea merezi duten gisa. Utzi zidan egunean erretratu bi egin nizkion. Noizbait halako mina emango zutenik.

Non da bigarren argazkia?
Ezagutu ditut euskaldun jator askoak, euskaldun ustelak, euskaldun kolore gazi eta gezadunak, piratak eta bankariak, putak ere ezagutu ditut euskaldunak, eta asasino zenbait ere bai, eta umejaleak…
Ezagutu ditut altuak eta baxuak, lodi eta meheak, eder eta zatarrak, maitagarri eta gorrotagarriak, bazen bat mutua ere bazena, beste bat belarririk gabe zen jaioa…
Baina denek behar zuten jakin euskara euskaldun izateko.
Antton Ezeizak, ordea, hori ere ez zuen behar salbuespen gertatzeko: bera izan da, ezagutu dudan euskara jakin gabeko euskaldun bakarretakoa, bakarra ez bada. Hori bai, ke usaina zerion beti.