Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio-gala

Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-gala –

Bi komiko katalanek Bárbara Goenagarekin batera aurkeztuko dute zeremonia; Itziar Ituño eta Malcolm Treviño-Sitté izango dira amaierako galaren buru, eta Marta Eturak eta Eneko Sagardoyk, berriz, Donostia Sariak banatzeko ekitaldiak

Terrat (The Mediapro Studio) arduratuko da Zinemaldiak egingo dituen lau galen zuzendaritzaz eta gidoiaz

Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio-galaDonostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio gala Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzendu eta aurkeztuko dute, Kursaal Auditoriumeko agertokian, Bárbara Goenaga aktorearekin batera. El Terrat (The Mediapro Studio) gainerako zeremoniez ere arduratuko da, Itziar Ituño eta Malcolm Treviño-Sitté aktoreek aurkeztuko duten amaierako gala barne.

Marta Etura aktoreak Cate Blanchetti Donostia Saria emateko gala aurkeztuko du (larunbata, hilaren 21a, 19:15). Saria entregatu ondoren, Rumours filma emango da, Cannesko zinema-jaialdian estreinatua. Guy Maddinek eta Evan eta Galen Johnson anaiek zuzendutako filmean, Blanchettek Alemaniako kantzilerraren rola egin du, G7ko bilera batean anfitrioi-lanak egiten dituena, krisi global batean egonik.

Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia Pedro Almódovar zinemagileari emango zaio ostegunean, hilaren 26an, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldia Eneko Sagardoyk aurkeztuko du, eta zuzendari espainiarrak Tilda Swinton aktorearen –ekitaldiaren ondoren emango den La habitación del lado / The Room Next Door filmaren protagonistaren? eskutik jasoko du saria.

Inaugurazio-galan, Audrey Diwanen Emmanuelle filmaren mundu-estreinaldiaren aurretik, interpreteen grebaren ondorioz Javier Bardemek iaz jaso ezin izan zuen Donostia Saria jasoko du; halaber, Yorgos Lanthimosen Poor things filmari Fipresci Sari Nagusia entregatuko zaio, Epaimahai Ofiziala aurkezteaz gainera.

“Donostiako nire oroitzapenak onak baino ez dira. Eta hori asko da. Horregatik, inaugurazio-galan parte hartzeko eskatu zidatenean, pentsatu nuen eskerrak emateko hainbeste arrazoi nituela, ezen hobe nuela pertsonalki joan eta eskerrok adieraztea. Eta, gainera, nire adiskide Bertorekin izango naiz. Zer atera liteke gaizki? Ezer ez”.

Andreu Buenafuente

“Edozein aitzakia ona da Donostiara joateko, baina gainera Zinemaldiaren inaugurazio-galan parte hartzea bada joateko arrazoia, orduan ez dago aitzakia posiblerik. Ohore handia da niretzat gala aurkeztea. Badakit beste komiko bati ere deitu diotela, baina tira, joan egingo naiz halere”.

Berto Romero

Amaierako galan, Itziar Ituñok eta Malcolm Treviño-Sitték aurkeztuta, sari banaketaren ostean, We Live in Time filma proiektatuko da, John Crowleyk zuzendua eta Andrew Garfield eta Florence Pugh protagonista dituena.

Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio-gala

Inaugurazio gala ostiralean izango da (hilaren 20an, 21:00etan) Kursaal Auditoriumean, eta TVEko La 2, RTVE play, ETB1, eitb.eus eta Zinemaldiaren webguneak zuzenean emango dute. Amaierako gala larunbatean hasiko da (hilaren 28a, 21:00etan). Cate Blanchetti eta Pedro Almodóvarri Donostia Saria entregatzeko ekitaldiak, berriz, ETB4, eitb.eus, La 2 eta RTVE Play plataforman emango dira larunbatean (hilaren 21a, 19:15ean) eta ostegunean (hilaren 26a, 18:00etan), hurrenez hurren. Inaugurazio-galarako eta amaierako galarako sarrerak bihar (irailaren 3an) jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera, 80 euroren truke, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneetan. Donostia Sariaren bi entrega-ekitaldietarako txartelak ?50 euro balio dutenak? ere erosi ahalko dira.

Elena Irureta Zinemira Saria

Pedro Almodovarrek Donostia Sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan

Cate Blanchettek Donostia sarietako bat jasoko du Zinemaldiaren 72. edizioan

Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok zuzenduko dute Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-gala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude