Andrea Jaurrieta: “Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta askotarikoaren alde egitea”

Andrea Jaurrieta: “Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta … –

“ASKO ESKERTZEN DUT MALAGAKO ZINEMALDIAK ZINEMATOGRAFIA ASKE ETA ASKOTARIKOAREN ALDE EGITEA”

"ASKO ESKERTZEN DUT MALAGAKO ZINEMALDIAK ZINEMATOGRAFIA ASKE ETA ASKOTARIKOAREN ALDE EGITEA"

Datorren martxoaren 1ean hasiko da Malagako Zinemaldia, eta Andrea Jaurrietak ‘Nina’ filma aurkeztuko du estreinakoz, Sail Ofizialean. Zuzendariak obra honi bizia eman zion sormen bidaia nolakoa izan zen kontatu digu.

‘Nina’ filma Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko aukeratu dute. Zer esan nahi du zuretzat zure lanaren premierra Estatuko zinema-hitzordu garrantzitsuenetako batean izatea?

Esker oneko sentitzen naiz Malagako Zinemaldiak beti konfiantza izan duelako nire lanean. ‘Ana de día’ bere Sail Ofizialetik pasa zen 2018an, eta horri esker lortu nuen zinema komertzialetara iristea, Goya sarietarako izendatua izatea eta nire ibilbidea garatzen jarraitzea ’Nina‘ egitea lortu nuen arte. Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta askotarikoaren aldeko apustua egitea eta publikoarekin hobeto konektatzeko bultzada ematea.

Zer sentsazio dituzu Zinemaldiari begira?

Zain nago. Soinuaren azken nahasketak eta kredituak amaitzen ari gara oraindik; beraz, lehen aldia izango da hori erakusten dudana, baina zirraragarria izango dela uste dut. Ikusleen erreakzioa ikusteko gogoa dut.

Zuzendari gisa egin duzun bigarren film luzea da hau. Erronka espezifikoren bati egin behar izan zenion aurre filmazio-prozesuan?

Proiektu independente guztiak bezala, asko kostatu da filma finantzatzea, eta hori lortzeko murrizketa ugari egin behar izan ziren; besteak beste, filmatzeko denborari dagozkionak. Hori dela eta, erronka handiena izan zen nahi nuen guztia filmatzea aste gutxitan. Eszena bakoitza oso ondo lotuta eta oso argi eraman behar nuen, ustekaberik txikienak ere arriskuan jartzen baitzuen filmaketa plana, eta ezin ginen minutu bakar bat ere pasatu.

Zerk inspiratu zintuen istorio hau kontatzera?

Lehenik eta behin, filmak oinarri  duen antzezlana: ‘Nina’, José Ramón Fernándezena. Irakurri nuen lehen unetik identifikatuta sentitu nintzen bi pertsonaia galtzaileren berrelkartze-atmosferekin herrira itzultzean. Eta bestetik, beste abusu mota batzuei buruz hitz egin beharrean, literaturaren historian maitasun oinazetuaren ipuina saldu diguten moduari buelta bat eman nahi nion. ‘Nina’, era berean, Chejov en ‘La Gaviota’ pertsonaian oinarrituta dago. Antzezlan honen amaieran, Nina herrira itzultzen da, suntsituta, Trigorinen tratu txar sistematikoak jasan ondoren, eta, hala ere, azken bakarrizketan esaten du oraindik ere maite duela eta sufritzen jakin behar dela. Eta nik pentsatu nuen: eta Nina maitasunez gainezka itzuli beharrean mendekua hartzera bueltatuko balitz? Eta hor elkartu ziren bi istorioak.

Nolakoa izan zen taldearekin eta lantalde teknikoarekin lan egitea?

Andrea Jaurrieta: "Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta askotarikoaren alde egitea"Oro har, oroitzapen bikaina dut filmaketaz. Underground estilotik kanpoko nire lehen filmaketa zen, eta gauza batzuetara ez nengoen ohituta: talde handiago bat, ezezaguna, ekoizpen garrantzitsuetan lan egiten ohitua… Baina esperientzia atsegina izan zen. Lagun onak egin ditut, eta haiekin lan egingo dut zalantzarik gabe. Gainera, Mundakan elkarbizitzearen ondorioz, talde trinkoa eratu genuen.

Antzezle-zerrendari dagokionez, Patricia López Arnaiz gure industrian egun daukagun emakumezko aktorerik onena da. Ikusgarria da zer nolako gaitasuna duen emozioekin konektatzeko, baita bere adimena, umiltasuna eta abar ere. Hitz onak besterik ez ditut berarentzat eta gainerako taldearentzat. Guztiak hamarrekoak, zentzu guztietan, bai profesionalki, bai humanoki.

Azkenik, zer dator hemendik aurrera? Zein izango dira zure hurrengo urratsak?

Proiektu asko ditut irekita eta bat ere ez baieztatuta, baina azpimarragarriena da zain nagoela bi filmen eskubideak ixteko (bata berriro koproduzituko dut eta bestea enkarguzkoa da), eta Lorena Iglesiasek idatzitako komedia baten filmazio-datak ere zehaztear daude. Berau, filmatzeko gogo handia dut. Eta hau ez balitz aurrera aterako, klaseak ematen jarraituko dut.

Andrea Jaurrieta: “Asko eskertzen dut Malagako Zinemaldiak zinematografia aske eta askotarikoaren alde egitea”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude