Amets Arzallus eta Joanito Dorronsoro finalaz berriketan
Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallus elkartu ditu Baleikek BECeko finala elkarrekin gogoratzeko. Ametsek Joanitoren etxeko atea zeharkatu orduko hasi da berriketaldia. Zer bazkaldu zuen egun hartan Joanitok? Zer esan zion Ametsek Joanitori belarrira, txapela jantzi berritan? Non ikusi zuen Ametsek bere burua lehen aldiz txapela jantzita? Nola osatu zuen agurreko bertso gogoangarria? Non eta norekin ospatu zuen txapela? Komentuak ba al du zerikusirik txapelarekin? Kontu bitxi eta detaile ezezagunez gain, hausnarketarako tartea ere hartu dute biek. Eneko Dorronsorok grabatu du elkarrizketa eta hemen daukazue prestatu duen bideoa. Elkarrizketa osoa urtarrileko Baleike aldizkarian irakurri ahal izango duzue –ostiralean banatuko dugu–.