Amasa-Villabonako euskarazko bigarren bakarrizketa lehiaketa prest da
Lehen saioan -otsailak 11- Garbiñe Astiazaranek, Xabier Barriolak, Olatz Etxeberriak, Erika Olaizolak, Eneritz Artetxek eta Ione Gorostarzuk parte hartuko dute.
Bigarrenean, Jon Plazaola, Txiki Martinez, Barry Barrez, Nahia Hualde eta Mailu Arrutiren txanda izango da.
Saio bakoitzeko bina bakarlarik eskuratuko dute finalerako txartela. Emanaldietarako sarrerak Villabonako Amasa eta Kixubi okindegietan eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartean – antzerkizale@hotmail.com edo 675945734- daude salgai.
Irudia | Euskarazko bakarrizketa lehiaketa | ezezaguna | Creative Commons By SA