Hamahiru film labur NEST THE MEDIAPRO STUDIO Sariaren lehian

Hamahiru film labur NEST THE MEDIAPRO STUDIO Sariaren lehian – 

Alemania, Txile, Txina, Kuba, Danimarka, Espainia, AEB, Frantzia, Japonia, Portugal eta Erresuma Batuko hamahiru film labur lehiatuko dira Donostia Zinemaldian NEST THE MEDIAPRO STUDIO Saria eskuratzeko.

Guztira 428 filmek eman dute izena Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XXIII. edizioan, sailaren historiako zifrarik altuena, hain zuzen.

Hamahiru film labur NEST THE MEDIAPRO STUDIO Sariaren lehianHamahiru film labur hautatu dituzte Nest sailerako 48 herrialdetako 200 eskoletako 428 proposamenen artean, eta horrek esan nahi du marka hautsi dela Donostia Zinemaldiko zinema-ikasleen nazioarteko topaketaren historian. Hautatutako eskolak Alemania, Txile, Kuba, Danimarka, Espainia, EAB, Frantzia, Japonia, Portugal, Erresuma Batua eta Taiwangoak dira.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatua, Nest sailak mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazten ditu, hau da, egungo eta etorkizuneko zinemagileen obrak. Film laburrak erakutsi eta preskribatzeko gunea ez ezik, ikasleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta ikus-entzuleen topalekua ere bada Nest: Zinemaldiak zinemari buruzko elkarrizketa errazteko eta prestakuntzaren eta mundu profesionalaren arteko gurutzaketa errazteko gaitzen duen gunea.

Alemania, Txile, Kuba, Danimarka, Espainia, EAB, Frantzia, Japonia, Portugal, Erresuma Batua eta Taiwango hamalau zinema-ikasle bildu egingo dira irailaren 23tik (astelehena) 27ra (ostirala) euren lanak aurkezteko bost jardunalditan, zinemagileekiko elkarrizketetara joateaz eta industriako profesionalekin topaketak egiteaz gain. Hautatutako lanetan, dibertsitate geografikoa, tematikoa eta estilistikoa, fikzioak eta ez-fikzioak elkarrekin bizi dira, baita ikuspegi pertsonalak ere honako gai hauen inguruan: nerabezaro problematikoak, agertoki distopikoak, gatazka familiarrak, naturguneen garrantzia edo doluaren eta gaixotasunaren mamuak. Zinema-arloko pertsona ezagun batek eta hautatutako eskoletako ikaslez osatutako epaimahai batek 10.000 euroko saria emango dio film labur irabazleari.

Zinemagile gazteen prestakuntza eta industriarako sarbide profesionala ere badira, halaber, THE MEDIAPRO STUDIOren Gidoigintza Masterraren helburuak. Donostia Zinemaldiak lankidetza-hitzarmen bat du sinatuta iaztik THE MEDIAPRO STUDIOrekin, NESTen bidez. Akordio honek, NEST saileko sariaren izena NEST THE MEDIAPRO STUDIO izendatzeaz gainera, Gidoigintza Masterraren azken edizioko hamar ikasleri sailean parte hartzea bermatzen die. Ikasle horiek, izan ere, Nestek Zinemaldian zehar antolatutako jarduera guztietan parte hartu ahalko dute, baita hautatutako film laburren emanaldietan, mahai-inguruetan edo industriako profesionalen eta nazioarteko zinemagile ospetsuen eskola magistraletan ere, baldin eta euren filma lehiaketako sailen batean aurkezten badute. Era berean, edizio honetako nobedade gisa, Nestek sarirako hautatu dituen hamalau ikasleek topaketa profesionalak ere izango dituzte THE MEDIAPRO STUDIOko exekutiboekin.

Sortu zenetik (2002), Nestek ?talentu berriak bultzatzeko bere estrategiaren barruan Donostia Zinemaldiak biltzen dituen sail garrantzitsuenetako batek? 1.000 zinemagile gazte baino gehiago eta 380 film labur baino gehiago bildu ditu, baita ehun bat eskola magistral eta hainbat elkarrizketa ere zinema-industriako profesionalekin, hala nola hauekin: Céline Sciamma, Alexander Payne, Lila Avilés, Bertrand Bonello, Elena López Riera eta Christian Petzoldekin. Dena Nesten hasten dela pentsatzen da eta, hain justu, Raven Jackson, Kiro Russo, Oren Gerner, Isabel Lamberti, Léa Mysius, Jerónimo Quevedo, Laura Wandel edo Leonardo van Dijl zuzendariek Nesten erakutsi dituzte beren lanak. Ondoren, Donostian eta nazioarteko zirkuituko beste jaialdi ospetsuetan estreinatu dituzte zinemagileok euren hurrengo obrak.

Ikasleen topaketan zehar, Tabakalera Medialab Estudioan sailaren historian saritutako film labur guztiak emango dira etenik gabe. Sarrera librea da.

Mati Diop, Leos Carax, Arnaud Desplechin, Dea Kulumbegashvili, Elena López Riera, Nelson Carlo de los Santos Arias eta Jane Schoenbrun Zabaltegi-Tabakalera sailean

60 eta 70eko hamarkadetako film kubatar zaharberrituen hautaketa

Hamahiru film labur NEST THE MEDIAPRO STUDIO Sariaren lehian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude