Alauda Ruiz de Azua: “Telebistarako pentsatutako telesail bat pantaila handian estreinatu ahal izatea luxua da”
Alauda Ruiz de Azua –
Alauda Ruiz de Azua: “Telebistarako pentsatutako telesail bat pantaila handian estreinatu ahal izatea luxua da”
‘Querer’ telesailak Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaz kanpo hartuko du parte.
Alauda Ruiz de Azua Arteche, zinema-zuzendaria eta gidoilari barakaldarra Donostiara helduko da Sail Ofizialean lehiaz kanpo parte hartuko duen ‘Querer’ telesailarekin. Lan hau publiko orokorrarentzat ikusgai egongo da, lau atal izango ditu eta urritik aurrera emango da Movistar Plus+ plataforman. Miren izeneko emakume baten istorioa jarraitzen du; protagonistak etxea utzi eta senarraren bortxaketa jarraituak salatzen ditu. Ez da lehen aldia zuzendari barakaldarra zinema-hitzordu honetara gerturatuko dela; izan ere, 2022an Zinemira saila itxi zuen bere lehen film luzearekin, ‘Cinco Lobitos’ pelikula sarituarekin, hain zuzen ere. Cinco lobitos-ek hiru Feroz sari jaso zituen: Alaudak gidoilari onenaren saria, Laia Costak Aktore Protagonista Onenaren Feroz Saria eta Susi Sánchez Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria.
Ruiz de Azua: “Telebistarako pentsatutako telesail bat pantaila handian estreinatu ahal izatea luxua da”