“Aire!” Maurizia Aldeiturriagari buruzko dokumentala edizio prozesuan

“Aire!” Maurizia Aldeiturriagari buruzko dokumentala edizio prozesuan –

Proiektua abenduan Durangoko Azokan aurkeztu zuten Bideografik eta Marmoka Films ekoiztetxeek eta crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute sarean Verkami plataformaren bidez.

Dokumentalaren sinopsia:

Uda iritsi da. Basoan barrena galtzen den furgoneta bat ikusten da. Barruan gazte talde bat dago, lehiotik begira. Urduritasuna sumatzen da, ez dakite nora doazten, ezta zer gertatuko den ere.
Gauza bakar bat dakite; oraindik ezagutzen ez dituzten beste gazte batzuekin batera, Maurizia Aldeiturriagaren figuran eta bizipenetan oinarrituta, Arratiako kantu tradizional bat birsortu beharko dutela. 10 egunetan zehar, gure erroekin konektatzen gaituzten musika tresnen soinuak Arratiako bailarako naturaren oihartzunekin nahastuko dira; trikitixa, alboka, panderoa… eta baita urrunetik datozen beste instrumentuen soinuak ere; gralla, tarota eta bibolina besteak beste. Herri musikan adituak diren hiru pertsonen laguntzarekin, 14 gazteak sormen prozesu magiko batean murgilduko dira eta musika bizitzeko, sentitzeko eta partekatzeko beste modu bat deskubrituko dute.

Informazio gehiago:

“Aire!” Maurizia Aldeiturriagari buruzko dokumentala edizio prozesuan

Bideografik S.L.L. 2007an sortu zen ikus-entzunezko esparruko zenbait profesional batu zirenean. Denen ahalegina elkartu zuten produkzio-etxea eratzeko. Bideografiken instalazioak Durangon daude, Bizkaian, EAEren erdigunean. Bilbotik 30 kilometrora, Donostiatik 60 kilometrora eta Gasteiztik 45 kilometrora. Bideografiken helburu argiak dauzkagu gure lana egiten dugunean, betiere oinarri argi bitatik abiatuta: profesionaltasuna eta sormena.