Agur, Ene Kantak polita!
Ene Kantak polita –
Asto polita, 13 urte igaro dira Nerea Urbizuri Arrosadiako kafetegi batean proiektua aurkeztu nionetik. Egia esan, bi aurkeztu nizkion. Lagun handiak ginen bi irakasleok eta neska zoragarri hau, musika arloan makina bat zela banekien. Izena ere jarri nion ideiari: “Ene Kantak“; hots, gure kantak, Euskara Nafarroan E(re)bai eta Eneko nire semearen izenaren laburdura. Gerora, kudeaketa lana egiteko beste kide bat elkartu zitzaigun, Pelu.
Hasieran diska bakarra egiteko asmoa genuen, baina arrakasta ikusita eta nik zuzenekoak egin nahi izateak, aurrera egitera bultzatu gintuen.
Dena ongi joan zen hasieratik; Xabi, Aitziber, Uxue eta Liebana ezer eskatuta eta dena emanez, gurekin batera elkartu ziren zuzenekoak egitera. Baina azken honek utzi, eta Oiane bihurtu zen antzerkiko «Nerea» berria, beste irakasle ero eta ausart bat. Teto eta Oskar teknikari lanetan ere, gurekin batera egin zuten hasieratik antzokien ibilbidea bikainki.
Emanaldi asko egiten genituen eta denak arrakastatsuak, pasioa transmititzen denean, halakoak gertatzen ohi dira; Navarra Arena ere, bete genuen.
Eta EITB etorri zen. Hiru urte eman nituen bertan baina hezkuntzaren pasioak, eskoletara bueltatzea eskatzen zidan. Programak telebistan jarraitu zuen eta nik zuzeneko emanaldiekin jarraitzen nuen.
Baina egun batean, nire kideek nirekin ez kontatzea erabaki zuten eta amets eta talde zoragarri honetaik kanpo geratu ginen antzerkiko Nerea (Oiane) eta biok. Pena, amorrua, negarrak… baina harrotasuna egindakoagatik da sentitzen dudana. Euskara bultzatzeko pasioa eta ideiak ez zaizkigu falta lehengo Nereari (Oianeri) eta ero honi, Urko (Eneko antzerkian) eta talde berria sortu dugu gure hizkuntza babesten jarraitzeko: «Gora musika» izena du eta beti bezala, dena ematen jarraituko dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiet denei Ene kantak-en emandako urteengatik. Zorte handia hemendik aurrera. Baina malkoak lehortu eta aurrera. Mila esker ere bai, euskara bultzatzen duzuen denoi, Gure zirkua, Pirritx, Porrotx eta Marimototx, Kantu Kolore, Makusi eta hainbat eragile ezezagunei.
Faltan botako zaitut Astotxo. Gora musika! Gora euskara!