AC/DC bandako bateria jolea ez dute kartzelara bidaliko bandaren bira ez oztopatzeko

NDg4Mg==

Phil Rudd, AC/DC banda australiarraren bateria jolea ez da kartzelara joango  zigorrak bandaren nazioarteko bira oztopatuko lukeelako.

2010eko urriaren 7ean, Ruddek Taurangan antolatutako festa batean, poliziak 25 gramo marihuana konfiskatu zizkion. Bateria jolea Taurangako (Zeelanda Berria)  gortearen aurrean agertu zen zigorra kentzeko eskatzeko; izan ere, delitu txikitzat jotzen da hori Zeelanda Berrian.

Abenduan, Alayne Wills epaileak 250 dolarreko isuna (130 euro inguru) ordaintzera zigortu zuen eta, azkenean, ez du musikaria kartzelara bidaliko bisa arazoak izango lituzkeelako kontzertuak emango dituen zenbait herrialdetan.

Phil Rudd ez da droga arazoak direla eta zigortua izan den musikari bakarra. Aurtengo Grammy sarietan reagge disko onena irabazi duen abeslariak, Buju Banton jamaikarrak, 15 urte pasako ditu kartzelan kokaina saltzeagatik. Eta Iron Maiden banda britainiarreko abeslari ohiak, Paul Di’Annok, bederatzi hilabeteko kartzela zigorra jaso du zerga-iruzurragatik.

http://www.youtube.com/watch?v=bX2xbqWtyJU

Irudia | AC/DC bandaren kontzertua | Nicole Norman | Creative Commons By SA