59. Durangoko Azoka indartsu hasi da

59. Durangoko Azoka indartsu hasi da –

Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du Durangoko Azokak

Ikasle Goizarekin zabaldu ditu ateak, eta haur eta gazteek goraino bete dituzte Landako pabilioiko kaleak zein azokaren gainerako guneak.

1.300 ikasletik gora etorri dira Euskal Herriko hamaika txokotatik, euskal kulturaren plazan murgiltzeko asmoz.

59. Durangoko Azoka indartsu hasi daIkasleentzako tailerrak egon dira gunez gune: leloak sortzeko lantegia Ahotsenean, bideoklipak ekoizteko tailerra Irudienean, antzerki inprobisaziokoa Szenatokian, collagea Saguganbaran, Gamer Gela Kabian, Basterretxearen obran inspiraturiko diseinu sorkuntza Museoan… hainbat aukera izan dituzte.

Euskal kulturaren transmisioa lantzeko helburuz antolatzen da aspalditik Ikasle Goiza. Aurten ere, kultura bizi, ikusi, sentitu, hartu eta emateko goiza izan dute. Gainera, gogoko dituzten hainbat sortzailerekin aurrez aurre egon dira erakusmahaietan ere.

Bihar, Gazte Eztanda

Biharko jardunaldia ere transmisioari zuzenki loturik egongo da Durangoko Azokan, Gazte Eztandaren hirugarren edizioa ospatuko baita. Egunean zehar haiei begirako makina bat ekitaldi egongo dira, eta gaueko 22:00etan kontzertuak ere bai Landako plazako karpan: Naxker, Nekktar eta Xaukena Xauken eskutik.

Horrez gainera, iazko Sormen Bekaren emaitza aurkeztuko dute Marramiau kolektibokoek 11:30ean Saguganbaran. Argizagi, zubiak adiskidetasunerantz izeneko telesaila estreinatuko dute.

 

59. Durangoko Azoka indartsu hasi da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude