39 film ikusi ahal izango dira Lekeitioko zinema jaialdian, azaro bukaeran
Aukeratutako 40 lanetatik, 27 zinemagile amateurrek eginak dira, eta beste 12ak, profesionalen uzta. Film batzuk aipatzearren, Koldo Almandozen Ahate pasa eta Telmo Esnalen Amona putz! -argazkian-pantailaratuko dituzte. Baita, Alberto Bilbao Ariztimuñoren Gazte ahaztuak ere. Emanaldi guztiak Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan izango dira. Beste askoren artean, Bernat Casaresek, Iban Lizarraldek, Idoia Solaresek eta Ione Zabalegik euren lanak erakutsiko dituzte.
Irudia | Amona putz! filmaren irudia | Ezezaguna | Creative Commons By SA