Arte[faktua] 249: Uxue Alberdiren ‘Hetero’, literatur ariketa bat gaiaren konplexutasuna erakusteko
Arte[faktua] 249: Uxue Alberdiren ‘Hetero’ –
Uxue Alberdi izango da larunbat honetako Artefaktua saioko gonbidatu nagusia, kaleratu berri duen Hetero izeneko (Susa) liburuaz hitz egiteko Ilaski Serrano aurkezlearekin batera. Alberdirentzat berezia den Getariako plazatxo batetik arituko dira 8 narrazioz osatu duen ipuin liburuaz solastatzen. Ipuin liburuak izenburua eta azala deigarriak baditu ere, egilearen intentzioa ez da heteroarauei buruzko saiakera atontzea baizik eta ahalik eta ipuin onenak idaztea. Asmoa ez da, era berean, ‘emakumea’ kontzeptuaz hausnartzea, baizik eta sortzaileari berari inpaktua eragin dioten paisaiak eta harremanak narrazio bihurtzea literaturen bidez. Kazetaritzan lizentziatua da Alberdi, bertsolaria eta idazlea. Literatur genero ezberdinetako lanak publikatu ditu. Hetero izenekoa du narrazio motakoa hirugarren liburua.
Miren Amuriza gonbidatu du saiora Alberdik. Eskuz-esku aritu dira idazketan. Amurizak ondo ezagutzen ditu ipuinak eta prozesuak, eta horretaz guztiak arituko dira Serranorekin hizketan.
Irati Jimenez eta Mikel Soto idazleen liburutegi pribatua erakutsiko du saioak ‘Biblioartea’ atalean bertan gordetzen dituzten zenbait libururen berri emateko.
Jone Albizuk, Orioko liburu saltzaileak, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen Nerabeen garrasia aukeratu du ikusleei gomendatzeko liburu modura. Liburuak osasun mentalaren gaia aztertzen du.
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:45ean, ETB1en.