350.000 euro badituzu, Murillo bat eros dezakezu

Gasteizko Legarda markesaren oinordekoei Madrilgo bildumagile pribatu batek erosi zien bere garaian 240 cm luze eta 188,5 cm zabal den oihal gaineko olio-pintura hau. Subastas Bilbao XXIek 350.000 euroan abiatuko du salmenta. Donostian pisu bat eros zenezake prezio horretan. Murillo hau ez baduzu gustuko, Aurelio Arteta, Jose Arrue, Celso Lagar, Angel Zarraga eta Benjamin Palencia artisten lanak, eta Eduardo Txillida, Antoni Tapies eta Pablo Picassoren  grabatuak ere izango dira salgai.

Zenbaki horiek ez badira zureak, agian Modigliani bat begiratu zenezake. Oraindik orain Amedeo Modiglianiren Nu assis sur un divan (La Belle Romaine) 49 milioi eurotan saldu du New Yorkeko Sotheby’s etxeak.1917ko obra hori artearen historiako biluzirik ederrenetakotzat hartzen da, Sandro Boticellliren (1445-1510) Venusen jaiotza, Diego Velazquezen (1599-1660) Venus ispiluan eta Edouard Maneten (1832-1883) Olympiarekin batera.

Murilloren obra gaur jarriko dute salgai Bilbon

Irudia | Murilloren obra gaur jarriko dute salgai Bilbon | murillo | LGPL