2023ko Adarra Saria: Zea Mays

2023ko Adarra Saria: Zea Mays –

Donostiako Udalak Zea Mays izendatu du 2023ko Adarra Saria, talde bilbotarrak ekainaren 21ean jasoko duena Victoria Eugenia antzokian joz.

2023ko Adarra Saria: Zea MaysSaria ematerako orduan, Zea Maysek kalitateari eta arrakastari dagokienez, izan duen maila altuari eutsi izana 26 urteko musika-ibilbideaneuskal rockean eragin handienetakoa izan duen taldea izatea eta Euskal Herritik kanpo gehien estimatutako euskal banden artean kokatzen dela nabarmendu dute Juan González Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordeak.

Sari hori urtero ematen da Victoria Eugenia Antzokian, ekainaren 21eanMusikaren Europako Egunean. Ekitaldian Donostiako alkateak saria banatzen du eta segidan, musikari edo talde sarituak kontzertua eskaintzen du (sarrerak HEMEN).

.

Aitortza

Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra Saria sortu zuen 2014an euskal musikako artista edo talde baten ibilbidea eta lana aitortzeko. Sariaren irabazlea erabakitzeko, Donostia Kulturak, urtero, Aholkularitza Batzorde bat eratzen du musika kritikariz, tokiko kulturaren ordezkariz eta Donostia Kulturako kideez osatuta.

Adarra Sariaren bidez euskal musikaren garapenean eta bilakaeran eragin garrantzitsua izan duten artisten ibilbide musikala saritu nahi da.

2023ko Adarra Saria: Zea Mays