Irango protestak saretik mundura
Ahmadinejad presidentearen aurkako protestak ezagutzeko, Internet da biderik egokiena. Global Voices-en blog mordoa aurki liteke albisteak emanez, baina ez dira bakarrak. Iranian’s Blogs delakoan ere, ingelesez idatzitakoak daude eta beste aurkibide batzuetan, arabieraz idatzitakoak.
Irudi mailan ere, Youtuben aurki daitezke liskarren bideoak, hau eta hau, esaterako. Baina ikusgarriagoak gertatzen dira Flickr-en zintzilkatu diztuzten ehunka argazkiak. Argi ikusten da emakumeak direla, batez ere, manifestazioen buruetan.
Blogak ere, milaka ari dira Irangoaz hizketan mundu guztian barrena. Zer esanik ez Robert Fisk kazetari espezializatuaren informazioa eskuratzeko, edota The New York Timeseko korrespontsalena. Facebook ere ez da atzean geratzen eta Hossein Mousavi oposiziokoak dagoeneko baditu 50.000 jarraitzaile lotuta.
Esan daiteke, sareari esker, informazioa Irango Gobernuaren hatzen artetik ihes egiten duen zerbait dela, munduko bazter guztiak ureztatzen dituen gaia, alegia.