1512 Nafarroa – Amets Urratua
Joseba Asirón eta Martin Altzuetak Gaztelak 1512. urtean Nafarroako Erresumaren konkista gogoratzeko komik elegantea sortu dute, bata gidoigile bezala eta bestea marrazkigile bezala. Ale bana sinatu eta Martintxok marraztu zizkidan!
Atzoko egunez Durangon izan ginelarik, Ikasgelako standean Joseba eta Martin komikia eta unitate didaktikoaren aleak sinatzen ari zirelarik, gureak erosi eta sinatzearekin batera Martinek komikian marrazki elegante-elegantea espreski egin zigun, etxeko hiruoi eskeinitako esaldi eta guzti: Luxua!
Komikia Amazonen erosi daiteke eta zinez merezi du. Josebari egindako elkarrizketa labur bat EiTBn ere ikusi daiteke.
Noticias de Navarra egunkarian azaroan Iruñean egindako aurkezpenaren kronika ere irakurgai dago.