20. hamarkadako bideoartea
http://www.youtube.com/watch?v=dXINTf8kXCc Marcel Duchamp artista probokatzaileak harribitxi hau oparitu zigun 1926 urtean. Anémic Cinéma, 80 urte beranduago abangoardia izateari uzten ez dion klasiko bat. Mugimenduan dabiltzan espiralekin jokatuz efektu espazialak sortzen ditu, frantsesez zentzu bikoitza duten esaldiak tartekatuz. Dadaista frantziarraren lotsagabekerien artean ondoko hauek ahaztezinak dira.