Xabier Salillas PAUSOKA martxan oinutsik 48 ordu helburu solidarioekin

Xabier Salillas PAUSOKA martxan 48 ordu helburu solidarioekin –Xabier Salillas PAUSOKA martxan oinutsik 48 ordu helburu solidarioekin

URRIAK 26tik 28ra bitartean, HERNANIKO Atsegindegi plazan asteburu osoko ekitaldia antolatu dugu helburu solidarioekin. Bertan Xabier Salillas korrikalaria, 48 ordutan zehar, gelditu gabe zinta baten gainean oinutsik arituko da martxa eginez.

Esfortzu erraldoi sinestezinak eginak ditu Xabierrek, eta pausu bat gehiago emanez, ekimen solidario berezi honen inguruan ekintza desberdinak antolatuko ditugu gure elkartea ezagutarazteko eta laguntzeko. Bertan jokoak, txokolatada, zozketak, DJ, dantza… egongo dira guztien artean lagundu eta asteburu osoan zehar elkarrekin gozatu eta ondo pasatzeko.

Zatoz zu ere! Gonbitea eginda.

Lortutako etekinekin hurrengo ekintzak bultzatu nahi ditugu:

  • Gizartean gure elkartea ezagutaraztea, gure behar berdinak dauzkaten familiei lagundu ahal izateko.
  • Behar bereziak dituzten umeen egoera hobetu bizi kalitate hobea izan dezaten.
  • Terapia ezberdinen bidez umeak babestu.

Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak, tratamendu integral baten bideratzeko sortua. Profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak elkarlanean.
Errehabilitazio zentruan, esperientziadun profesionalekin, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia lantzen dira, beraien artean etengabeko koordinazioan. Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarraia izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea da.
www.pausokaelkartea.org da gure webgunea eta dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei hain beharrezkoa duten laguntzatxoa eman nahi badiezu. Gurekin harremanetan jartzeko > pausokaelkartea@gmail.com

www.pausokaelkartea.org

Pausoka Elkartearen liburuaren aurkezpena ostiralean FNAC-en

Xabier Salillas PAUSOKA martxan 48 ordu helburu solidarioekin

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com